MUNTAIA01goiburuapubli02
EU - ES
BERRIAK

Maila ona eman zuten gure zuzendariek Marino Lejarreta klasikan. Sailkapena



Aurten ere Andoaingo txirrindulari eskolako zuzendariak Klasika Marino Lejarretan izango dira. Irteera 11:08 ean.
marino

Irailaren 21ean Andoainen "Mugitu Andoain" ospatu zen eta ekitaldi sorta horietako bat txirrindularitza izan zen. Andoaingo txirrindulari eskola arduratu zen atal horretaz eta Plazaolako trentxikiko ibilbidetik egin genuen irteeratxo bat. Adin guztietako ibilbidea eta ekitaldia, guztira 14 km egin genituen eta azken kilometroetan Mikel Iturria urbildu zitzaigun eta gurekin egin zituen.
Zumea plazara iristean omenalditxo bat egin genion txirrindulari eskolak eta udalak.
Bezperan Urnietan izan ginen eskolakoak hango omenaldiarekin bat eginez.
Hemen bi omenalditan eta trentxikiko irteeran ateratako argazkiak

iruttia

Trentxikitik egingo dugu bizikleta irteera, Goikoplazatik 10:00etan irtengo gara eta 12:00etan itzuli. Adin guztietarako egokia den irteera.
Mikel Iturria, vueltako etapa garailea, izango da gurekin azken kilometroetan. Amaieran, omenaldia egingo diogu Zumea plazan.

mikel iturria


bizifestaSantakrutz jaietan ospatutako bizikleta festa.

kadeteak entrenatzen

2019ko Taldea
taldea2019

DONOSTIAKO KLASIKOAklasika
Abuztuaren 4ean pasako da Andoaindik Donostiako klasikoa 14:00ak aldera.
Andoaingo txirrindulari eskolak bultzatuta eta Ontza elkartea, Peña Santakrutz elkartea, Euskalduna mendizale elkartea, Leizaur zikloturistak, Irunberri elkartea, Olagaineko jubilatuak, Udaltzaingoa, Udala eta pertsona partikularrak lagunduta, arduratuko gara segurtasunaz.
Herritarrei eskatzen diegu errepidea ixten denetik ireki arte arduradunen esanei kasu egiteko eta pazientzi pixka bat izan dezatela, probak ordu erdi inguru besterik ez du errepidea moztuko.

ZIKLO aldizkariak 21 zenbakian, Andoaingo txirrindulari eskolari buruz, erreportai bat argiraratu du. lotura honetan duzue erreportaiaziklo

Gau, maiatzak 4, Santakrutz jaietako XV bizikleta festa antolatu dugu. 250 haur inguru izan ditugu parte hartzen. Amaieran opariak guztientzako.
Guztiek gozatu dute, gurasoak, aiton-amonak... eta gainera eguraldi onarekin. Gora Santakrutzak.

BIZIFESTA20180504_0219
Apirilaren 13an, Urigain kultur etxean, hitzaldi bat antolatu genuen txirrindulari kadeteentzako batez ere, izenburua: Lehiaketa eta segurtasuna. Oinarrizko kontzeptuak.
Hizlariak: Miguel Echezortu (nazioarteko epailea), Mikel Iturria (Murias taldeko txirrindularia eta eskolatik pasatakoa) eta Felix Ugalde (entrenatzaile, prestatzaile...)
interes haundia sortu zuen hitzaldiak eta inguruko taldeetako txirrindulari eta entrenatzaile urbildu ziren. hemen argazkiakkadeteen hitzaldia

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue


egutegia
ALEBIN ETA INFANTILAK:
Amaitu da denboraldia

KADETEAK:
Amaitu da denboraldia





KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa

Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
ando
BERRI ZAHARRAGOAK


Hasi gara 2018ko denboraldia prestatzen, hemen argazkiak (Jon Goikoetxeak ateratako argazkiak)
entrenamendua


Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Sail honetan, atzera begiratuko dugu eta Andoaingo Txirrindulari Eskola edo bertako partaide direnei buruzko dokumentu, argazki eta bideoak zaharrak jarriko ditugu.

Oñatin ospatu zen errepideko Gipuzkoako txapelketa kadete mailako txirrindularientzako 1992. urtean


Hamahiru ediziotan egin antolatu zuen Andoaingo Txirrindulari Eskolak ziklokrosa, lehen urteetan Gipuzkoako txapelketa eta ondoeren nazioarteko proba bat antolatu zuen, bertara nazioarteko txirrindulari espezialistak etortzeaz gain, errepideko profesionalak ere etortzen ziren: Bugno, Chiapuci, Olano, Escartin, ...

Honako bideo hauetan 91, 92 eta 93ko proben laburpenak dituzue ikusgai


Alegin jokatutako kadete mailako Gipuzkoako txapelketa 1992an, laugarren postuan sailkatu ziren gure txirrindulariak: Imanol Etxeberria, Roberto Cuartero, Javier Miguel eta Gartxot Arregi.


Hemen bideo berri bat, hau ekipokako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa kadeteentzako, 1992 urtekoa, Andoaingo Txirrindulari eskolako taldea hirugarren gelditu zen.


Zumaian, Gipuzkoako txapelketa ospatu zen 1991.urtean alebin eta infantil mailako txirrindularientzako, Andoaingo txirrindulari Eskolakoak ere han ziren.



Kilometroak 90, txirrindulari eskolak antolatutako ekitaldi bat

KILOMETROAK 90 Andoainen ospatu zen, Andoaingo Txirrindulari Eskolak, hainbat kultur eta kirol ekitalditan, laguntzaile eta antolaketa lanetan aritu zen. Kasu honetan Trialsin proba bat antolatu zuen ,  bertara OT PI munduko txapelduna gonbidatu zuen eta erabateko arrakasta lortu zuen kirol ekintza honek. Ondoko bideoan ikus litezke txirrindulariak bertan egin zituzten zenbait “akrobazia”.


Bideo honetan azaltzen diren haur eta gazte batzuk, une honetan Andoaingo Txirrindulari Eskolako zuzendari eta entrenatzaile dira. Pedro de Godos, Imanol Etxeberria, Mikel Barberena. Beste hainbat, laguntzaile ditugu ekintza ezberdinen antolakuntzetan.


1990 urtean Eskolako txirrindularien aurkezpena.

Santakrutzak urbiltzen ari dira eta aurten benjamin, alebin eta infantilentzako XXXI. Santakrutz saria ospatuko dugu maiatzaren 1ean eguerdian. Ondoko bideoan, 1990.urtean egin zenaren irudi batzuk jarri ditugu, orduan ikusiko duzuen bezala, partehartze haundiagoa zegoen, batez ere neskak, proba batean beraiek bakarrik parte hartzen zuten. Zirkuitua ere ezberdina zen, orain kale berrian egiten da, orduan kale berrian hasi eta kale nagusitik barrena zen zirkuitua. Hasieran irabazten ikusten den txirrindularia, Mikel Barberena, orduan haur bat, orain Eskolako Jubenil mailako txirrindulariekin joaten da lasterketetara zuzendari bezala.


XII.Santakrutz saria (1990)

Hemen dituzue 1971ean La Voz De España egunkarian argitaratutako txirrindularitzari buruzko zenbait albiste, garai hartan Patxi Altuna eta Jose Luis Barberena gure eskolako kideak ziklokrosean parte hartzen zuten.

1971.eko azaroaren 2an argitaratutakoa, Patxi Altuna irabazle jubeniletan. argazkia
1971.eko azaroaren 16an, Patxi Altuna bigarren, Mayoraren atzetik.
1972ko urtarrilaren 25ean Altuna 3. eta Barberena 4.
1972ko otsailaren 8an Altuna 2. Barberena 3.


Beasainen 1991ean jokatu zen infantil mailako ekipokako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa, Andoaindarrak 3. postua lortu zuten. Parte hartzaileen artean, Imanol Etxeberria, orain Eskolako zuzendaritako bat.


1991 Beasain.