ONDORIOAK
“TXIRRINDULARITZA AFIZIONATUAREN ORAINA ETA GEROA”
Andoaingo txirrindulari eskolak urriaren 26an antolatu zuen
mahai-inguruan esan zirenak bildu ditu ondoren jarri dugun txostenean. Afizionatu mailako txirrindularitzan parte hartzen duten
eragile guztiek esandakoak kontutan hartuta, argi ikusten da egungo
egoera egokitzeko eta hobetzeko aukera badagoela. Hausnarketarako lehen
harria jarri zen egun horretan Basteron, ea hemendik aurrera egoera
hobetzeko aukerari heltzen diogun.
Txostena deskargatzeko klik egin argazkian.
Ospatu da mahai-ingurua, hemendik aurrera ondorioak ateratzea falta da eta orudan hemen bertan argitaratuko ditugu.




Argazki hauetan, parte hartzaileak ikusten ditugu, Felix Ugaldek sarreratxo bat egin zuen datuka mahai gainean jarriz eta azken argazkian parte hartzaileak eta eskolako kideak.
Urriaren 26an, Andoaingo Bastero kulturgunean arratsaldeko 17:30ean mahai-ingurua antolatu dugu, bertan estamentu guztiak egongo dira:
Kirol Zuzendarien artean
Mikel Gaztañaga (Laboral Kutxa),
David Etxebarria (GrupoEulen),
Galder Lasuen (Eibar Energia Hiria-Debabarrena),
Juanjo Oroz (Equipo Lizarte) eta
Javier García (Baque Cycling Team) izango dira bertan. Txirrindularien ordezkarien artean
Xabier Azparren eta
Unai Iribar (Laboral Kutxa),
Aritz Kortabarria (Grupo Eulen),
Iñigo Etxarri (Eibar Energia Hiria-Debabarrena),
Iñigo Altuna (Caja Rural-Seguros RGA) eta
Oier Ibarguren (Baque Cycling Team) izango dira bertan.
Bestetik,
Miguel Etxezortu eta
Unai De Miguel epaileak, eta
Beñat Urain (Valenciaga Oroitzarrea),
Victor Martinez (Loinaz proba),
Xabier Usabiaga (Aiztondo Klasika / EITB) eta
Aitor Ayerza (Jose Mª Anzaren oroimenezkoa) lasterketa antolatzaileak ere izango dira. Euskal Txirrindularitza Federaziotik
Juan Luis Juarezek
, Ertzaintzaren izenean
Jon Arruartek, eta
Arritxu Iribar (EITB) eta
Joseba Iturria (Gara) kazetariek ere parte hartuko dute saioan.
Saioa
Oskar Ortiz de Guineak (DV),
Iñigo Larrañaga (Lokatza Z.E.) eta
Felix Ugaldek gidatuko dute. Eztabaidaren amaieran ateratako ondorioak aurkeztuko dira, afizionatu mailako euskal txirrindularitzaren garapenerako adierazgarriak eta baliagarriak izan daitezen.
Sarrera doakoa da, baina izen-ematea beharrezkoa da; plazak mugatuak baitira. Izena emateko, info@andoaingo.eus helbidera mezu bat bidali edota 650641228 telefono zenbakiarekin harremanetan jarri.