Elgoibar (kadeteak), martxoak 31
Imanol Martinez
Egun oso ona egiten zuen, baina bero geiegi nire gusturako. Karrera oso bizkorra izan zen. Atake asko egon baitziren eta horietako batean lau andoaingo sartu ziren eskapada batean baina bazpiko txirrindulariak tiratzen jarri ziren eruak bezala eta pelotoia erditik zatitzea lortu zuten . Gaizka eta ni aurreko pelotoian larri-larri sartzea lortu genuen. Azkenean eskapada behera botatzea lortu zuten.
Ondoren karrera pixka bat mantsotu egin zen baina ala ere erretiratu asko egon ziren. Andoaineko taldea karrera osoan zehar tiratzen jardun zuen. Podiunean ez genuen inor sartzea lortu baina ala eta guztiz ere karrera oso polita izan zen.
Sailkapena
1. Urtzi Muguruza (Sumofic)
2. Dani Mayora (Inoxcra)
3.
Aratz Olaizola (Galdiano)
8. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
10. Julen Irigoien (Andoaingo)
22. Jon Urdangarin (Andoaingo)
24. Julen Lizarribar (Andoaingo)
29. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
30. Mikel Alonso (Andoaingo)
50. Peio Manterola (Andoaingo)
Goiko argazkiak: Eneko Urdangarin / Bideoko argazkiak:Jon Lizarribar
Alegi, martxoak 31
Sailapena
Benjaminak
1. Aritz Ayerza (Limousin)
2. Joanes Telleria (Ikolan)
3. Iker Iribar (Limousin)
7. Unai Galarza (Andoaingo)
10. Maddi Rodriguez (Andoaingo)2.neska
|
Alebinak
1. Iñaki Murua (Limousin)
2. Asier Irureta (Ikolan)
3. Gerardo Ramirez( Ikolan)
6. Josu Gomez (Andoaingo)
14. Izarne Mayoz (Andoaingo) |
Infantilak
1. Luis Mª Garikano (Limousin)
2. Aitor Zurdo (Limousin)
3. Iker Imaz (Ikolan)
5. Jokin Alberdi (Andoaingo)
12. Unai Lizarribar (Andoaingo)
|
Deba (Jubenilak), martxoak 31
Sailkapena:
1. Iker Azkarate (Caja Rural)
2. Xabier Gorrotxategi (Galdiano)
3. Pello Olaberria (Caja Rural
17. Martin Torres (Andoaingo)
18. Imanol Iraola (Andoaingo)
32. Enaitz Roteta (Andoaingo)
40. Igor Arruti (Andoaingo)
58. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
Mendiko sailkapenean, Enaitz Roteta irabazle
Antzuola (jubenilak), martxoak 24
Enaitz Roteta
Gaur, martxoak 24, Antzuolan izan dugu lasterketa giro bikainak lagundurik eta bertan 81km-ko ibilbidea genuen egiteko, amaiera Uzarragan bukatzen zelarik. Lasterketa hasieratik gogor hasi da eta erasoaldi saiakera askorekin eta ez da denbora asko pasa ihesaldi garrantzitsu bat gertatzeko, bertan Andoaingo hiru txirrindulari sartu gara: Aitor, Martin eta ni. Beste aldetik beste taldeetako txirrindulariak ere ugari ziren baina pelotoian Sumofic taldeak hartu du erantzukizuna eta ihes egindako txirrindulariak harrapatu dituzte Oñatirako bidean. Oñatin buelta eman dugunean atera da metara iritxi den ihesaldia eta bertan Andoaingo beste bi txirrindulari sartu dira: Imanol eta Jon. Azkenean Uzarraga gora erabaki dira gauzak eta bertan indartsuenak hauexek izan dira: Eriko Mujika, Mikel Matxinea eta Imanol Iraola. Taldeko lana oso ona izan dela iruditu zait.
Sailkapena:
1. Eriko Mugika (Caja Rural)
2. Mikel Matxinea (Limousin cartonajes)
3. Imanol Iraola (Andoaingo)
22. Jon Flores (Andoaingo)
35. Martin Torres (Andoaingo)
39. Igor Arruti (Andoaingo)
40. Enaitz Roteta (Andoaingo)
78. Aitor Urruzola (Andoaingo)
Beasain (kadeteak), martxoak 28
Gaizka Mayoz
Martxoak 24, larunbata, goizeko 11:00etan eduki dugu karrera. Eguraldi bikaina egiten zuen, baina nahiko haize ere bazebilen. Lehenengo, Ormaiztegi aldera joan gara eta bertan ihesaldi saiakera bat izan da, baina Beasain aldera gentozela harrapatu ditugu. Beasainen tarteko helmuga bat zegoen eta bertan Julen Irigoyen bigarren geratu da. Alegi goazela, Peio erori da eta geroxeago Alonsok bizikletan arazoak eduki ditu beste eroriko bat saihestearen ondorioz. Alegitik bueltan gentozela, pelotoitik tiraka jarri gara eskapadan ez dugulako inor sartu. Taldeak lan bikaina egin du eta eskapatuak beti gertu izan ditugu haize handia egiten zuen arren. Jon Urdangarinek pintxatu egin du Beasain aldean eta ezin izan du segitu. Lierni igotzen hasi garenean, Urtzi Muguruzak (Sumofic) atake bat jo du eta pelotoitik ihes egin du, eskapadako 2 pertsonek segitu diote bakarrik. Azkenean, Urtzi Muguruzak (Sumofic) irabazi du, bigarren frantses bat eta hirugarren Dani Maiora (Inoxcra). Mendiko saria ere Urtzi Muguruzak (Sumofic) eraman du eta tarteko helmugena berriz Boris Campook (Buruntzazpi).
Sailkapenak:
1. Urtzi Muguruza (Sumofic)
2. Cyril Bordes (velo club tarnos)
3. Dani Mayora (Inoxcra)
5. Mikel Alonso (Andoiango)
11. Julen Lizarribar (Andoaingo)
14. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
53. Adrian Alamo (Andoaingo)
56. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
65. Julen Irigoien (Andoaingo)
71. Imanol Martinez (Andoaingo)
Jon Lizarribarren argazkiak
Andoain, martxoak 24
Sailkapena

Benjaminak
1. Aitor Tejedor (Limousin
2. Joanes Telleria (Ikolan)
3. Manex Bengoa (Limousin)
8. Iker Atxaga(Andoaingo)
10. Maddi Rodriguez (Andoaingo)2.neska
12. Unai Galarza (Andoaingo)
|
Alebinak
1. Xabier Agirre (Ikolan)
2. Gerardo Ramirez( Ikolan)
3. Iñaki Murua (Ikolan)
8. Josu Gomez (Andoaingo)
17. Izarne Mayoz (Andoaingo) |
Infantilak
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Beñat Jauregi (Ikolan)
3. Iker Imaz (Ikolan)
14. Ioritz Mayoz (Andoaingo)
14. Unai Lizarribar (Andoaingo)
14. Beñat Amondarain (Andoaingo) |
Oviedo (jubenilak), martxoak 18
Imanol Iraola 46. postuan sailkatu zen Espainiako koparako balio duen "Tarangu" sarian
Sailkapena
Eibar (kadeteak) martxoak 18
Julen Lizarribar
Martxoak 18, Eibarren izan dugu karrera. 52 kilometrotako karrera izan da, nahiko karrera gogorra, zeren eta, ihesaldi saiakera asko egon dira. Lehenengo kilometroetan ihesaldi bat sortu da 6 txirrindulariena, horietako bat Mikel Alonso zen. Geroago beste ihesaldi bat egon da 4 txirrindulariena eta lehenengo ihesaldian zioaztenak harrapatu egin dituzte. Pelotoiean bitartean ez da saiakera handirik egon eta orduan tarte handia ateratzeko aukera izan dute iheslariek. Soraluze 2 aldiz igotzen genuen, lehenengo aldian ez dugu oso bizkor igo, baina bigarrengo aldian bai. Azkenean helmugara iheslariak alde eginda iritsi dira, Mikel Alonsok bigarren egin du. Eta geroago pelotoia iritsi gara esprinean.
Sailakpena
1. Urtzi Muguruza (Sumofic)
2. Mikel Alonso (Andoaingo)
3. Aratz Olaizola (Galdiano eraikuntzak)
11. Julen Irigoien (Andoaingo)
13. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
15. Julen Lizarribar (Andoaingo)
25. Jon Urdangarin (Andoaingo)
41. Adrian Alamo (Andoaingo)
52. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
70. Peio Manterola (Andoaingo)
argazkiak: Eneko Urdangarin
Azpeitia (Jubenilak), martxoak 17
Sailkapena
1.
Iker Azkarate (Caja Rural)
2. Pello Olaberria (Caja Rural)
3. Alberto Agirre (Galdiano eraikuntzak )
4. Imanol Iraola (Andoaingo)
20. Martin Torres (Andoaingo)
65. Jon Flores (Andoaingo)
70. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
86. Enaitz Roteta (Andoaingo)
87. Igor Arruti (Andoaingo)
93. Aitor Urruzola (Andoaingo)

Ormaiztegi, martxoak 17
Sailkapena
Benjaminak
1. Aitor Tejedor (Limousin
2. Aritz Ayerza (Limousin)
3. Joanes Telleria (Ikolan)
9. Maddi Rodriguez (Andoaingo) 1.neska 10. Iker Atxaga (Andoaingo)
13. Unai Galarza (Andoaingo)
|
Alebinak
1. Gerardo Ramirez (Ikolan)
2. Xabier Agirre (Ikolan)
3. Ander Tejrdor(Limousin)
11. Josu Gomez (Andoaingo)
15. Izarne Mayoz (Andoaingo) |
Infantilak
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Luis Mª Garikano (Limousin)
3. Iker Imaz (Ikolan)
7. Ioritz Mayoz (Andoaingo)
15. Unai Lizarribar (Andoaingo)
23. Beñat Amondarain (Andoaingo) |
Errenteria(jubenilak) martxoak 11
70 Km egin behar izan dute, eta bataz bestekoa 44,06. Irteeran 128 txirrindulari eta 82 sailkatu dira.
Imanol Iraola
70 kilometroko lasterketa izan dugu gaur Errenterin. Lasterketa motza, baina gorabeheratsua. Kanpotik zenbait talde etorri dira eta hasiera hasieratik ihesaldi saiakera dexente izan da. Hori dela eta lasterketa azkar joan da. Lehen kilometroetan, hiru txirrindularik egin dute alde eta guk ez dugu inor sartzea lortu. Hirukotea momentu oro begi bistan izan dugu 8 kilometroren faltan harrapatu ditugun arte. Azkenean sprintean erabaki da lasterketa. Oso lan ona egin dugula iruditu zait eta talde bezela ondo funtzionatu dugula. Pixkana-pixkana gure artean hobeto ulertzen garela ikusten da. Azpimarratzekoa taldeka lortu dugun 3. postua!
Sailkapena:
1. Cristian Torres (Castillo de Onda)
2. Imanol Iraola (Andoaingo)
3. Pello Olabarria (Caja Rural)
6. Martin Torres (Andoaingo)
17. Aitor Urruzola (Andoaingo)
61. Jon Flores (Andoaingo)

Azpeitia (kadeteak) martxoak 10
Julen Irigoien
Gaur, martxoak 10, Azpeitin izan dugu lasterketa. Lehenik Urrestila aldera joaten ginen eta harantz gindoazenean Mikel Alonsok alde egin du beste 8 txirrindularirekin. Azpeitira iritsi garenean, Ertzainak bidez nahastu dira eta lasterketa gelditu behar izan dute, beraz, alde egindakoak pelotoien sartu dira. Ondoren, Zumaia aldera joan gara eta bertan ihesaldi saiakera asko egon dira beraz, lasterketaren erritmoa oso bizkorra izan da. Iraetako errepetxoan sortu da behin behineko ihesaldia bertan Mikel Alonso eta ni aurkitzen ginen beste 7 txirrindularirekin, hauetatik bi erori egin dira. Azkenean, helmugara iritsi gara eta aurreko taldeko esprinean Mikel hirugarren postuan sailkatu da eta ni laugarren postuan sailkatu naiz.
Sailkapena
1. Onditz Urruzmendi (GROSGREENCENTER.COM)
2. Xuban Errazkin (Buruntzazpi)
3. Mikel Alonso (Andoaingo)
4. Julen Irigoien (Andoaingo)
17. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
26. Julen Lizarribar (Andoaingo)
27. Jon Urdangarin (Andoaingo)
30. Adrian Alamo (Andoaingo)
31. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
55. Peio Manterola (Andoaingo)
Beasain(infantilak) martxoak 10
Sailkapena
Benjaminak
1. Aitor Tejedor (Limousin
2. Aritz Ayerza (Limousin)
3. Joanes Telleria (Ikolan)
10. Iker Atxaga (Andoaingo)
12. Maddi Rodriguez (Andoaingo) 2.neska
13. Unai Galarza (Andoaingo)
|
Alebinak
1. Mikel Barandiaran (Ikolan)
2. Xabier Agirre (Ikolan)
3. Iñaki Murua (Limousin)
12. Josu Gomez (Andoaingo)
14. Izarne Mayoz (Andoaingo) |
Infantilak
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Iker Imaz (Ikolan)
3. Mikel Alonso (Ikolan)
8. Ioritz Mayoz (Andoaingo)
12. Unai Lizarribar (Andoaingo)
18. Beñat Amondarain (Andoaingo)
|
Eibar (jubenilak) martxoak 4
Jon Flores
Gaur martxoak 4 Eibarren izan dugu lasterketa. Ibilbidea 80 km ingurukoa zen eta bukaeraldera san migel mendatea igotzen zen. Kanpoko hainbat talde etorri dira eta horrenbestez lasterketa hasieratik azkar eta eraso ugarirekin hasi da. Taldea nahiko ondo ibili da esaterako Enaitz alde eginda ibili da Martin berak ere lan ugari egin du eta imanol Iraolak oso postu onean bukatu du. Nik ezin izandut aurrealdean egon besteekin batera izan ere matxura txiki baten ondorioz atzean geratu naiz. Aitor urruzolak ere mendate hasieran errueda zulatu du. Azkenean pello Olaberria (caja Rural) eta Jokin Etxabek (sumofik) ihes egin dute eta esprinean Pello gailendu da. Hirugarrena Eriko Mujika (caja Rural) izan da eta ondorengo taldetxoan sartu da Imanol.
Sailkapena:
1. Pello Olabarria (Caja Rural)
2. Jokin Etxabe (Sumofic)
3.
Erico Mujica (Caja Rural)
8. Imanol Iraola (Andoaingo)
39. Martin Torres (Andoaingo)
68. Igor Arruti (Andoaingo)
69. Aitor Urruzola (Andoaingo)
85. Enaitz Roteta (Andoaingo)

Deba (kadeteak)Martxoak 3
Ostegunean jaso eta larunbatean estrenatu dituzte elastiko berriak gure txirrindulariak, ezin itxoin. Ondo gelditzen zaizkizue, eta gainera lasterketa ona. Julen Irigoien hirugarren, sailkapena oraindik ez daukagu. Argazkiak bai Jon Lizarribarrek ateratakoak.
Mikel Alonso
Larunbatean Deban korritu genuen, oso lasterketa motela izan zen, hasieratik 4 ziklista alde egin zuten, horietatik bat Jon Urdangarin (gure ekipokoa, andoaingo). Suerte txarra euki zuen, Soraluzen gora katea atera zitzaion eta pelotoiaren zain geratu zen. Soraluzetik Bergaraino gure ekipoko batzuk tiraka jarri ginen 2 minutuko distatzia zegoela ohartu ginenean (pelotoia eta eskapadaren artean).
Ikusi genuen berandu zala tiratzen jartzeko eta atakatzen aritu giñen (Osintxun, Sboraluzen, adibidez), ez genuen suerte asko euki eta ez zen beste eskapadik sortu. Pixkanaka pixkanaka pelotoiak eskapadekoei arrapatzen joan zen baino eskapadatik batek alde egin zuen eta helmugara 55 segunduko rentarekin iritsi zen.
Azkenean, espriñean iritsi zen pelotoia eta bertatik lehenengoa Boris Campo (Buruntzazpi) izan zen, lasterketako bigarren noski, pelotoitik 2. Julen Irigoien (Andoaingo) izan zen, lasterketako hirugarren !!Zorionak Artixta!!
Ekipoa espriñean bastante aurrean sartu zen eta ondo egin zuen lana orokorrean.
Sailkapena:
1.
Ander Hermosilla (Alimco-iturribero)
2. Boris Campoo (Buruntzazpi)
3. Julen Irigoien (Andoaingo)
5. Mikel Alonso (Andoaingo)
8. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
14. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
24. Julen Lizarribar (Andoaingo)
27. Adrian Alamo (Andoaingo)
32. Peio Manterola (Andoaingo)
42. Jon Urdangarin (Andoaingo)
Osintxu (jubenilak), otsailak 25

Imanol Iraola
85 kilometroko lasterketa izan zen. Hasierako kilometroak tentsioa handian bizi nituen, nahiko ukitu ikusten bait ziren. Baina ondo kolokatzea erabaki nuen, atzeko eroaldiak ebitatzeko asmoz. Ondo nenbilen eta indartsu ikusten nuen nire burua eta jendearen atakeak eustea erabaki nuen behin ondo kolokatua nengoenean. Orokorrean taldekide guztiak ibili ginen aurrean, ihesaldi saiakera garrantzitsuei aurre eginez, gure helburua ihesaldietan sartzea baitzen. Behin Soraluze igota, jaisten probatzen saiatu nintzen, eta ondo atera zen. Hasieran, pare bat kilometro bakarrik egin nituen eta ondoren, laukote batek atzetik harrapatu ninduen (bertan zen Kevin Loust). Dena eman nuen ihesaldi hori helmugara iritsi zedin. Elgoibarren, helmugarako 10 geratzen zirenean, Kevin Loust frantsesa eta ni bakarrik geratu ginen. Eta horrela egin genuen helmugarainoko bidea. Helmugan azken sprinta egiteko indar apur bat banuen eta hortxe bota nituen geratzen zitzaizkidan guztiak!
Goiena telebistako "harmailatik" programatik hartutako bideo zatia

argazkia: lokatza z.e.
Sailkapena:
1. Imanol Iraola (Andoaingo)
2. Vicent Loustau (Uc Orthezienne)
3. Iker Azkarate (Caja Rural)
19. Enaitz Roteta (Andoaingo)
27. Igor Arruti (Andoaingo)
42. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
60. Jon Flores (Andoaingo)
78. Martin Torres (Andoaingo)
88. Aitor Urruzola (Andoaingo)
Ibaeta (kadeteak), otsailak 25
Adrian Alamo
Gaur, 2012ko otsilaren 25an, Ibaetan euki dugu karrera. Karrera hiru tandetan banatzen zan eta gero finala. Tanda bakoitzean 30 korredore zeuden eta 10 klasifikatzen ziren. Lehenego hiru tandetan 6 buelta ziren eta finalean 10.
Finalean andoaingotik bost klasifikatu dira: Mikel, Julen, Jon, Gaizka eta Jon Ander.
Karrera azkarra izan da eta azkenean esprinean erabaki da.
Sailkapena:
1. Xuban Errazkin (Buruntzazpi)
2. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
6. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
7. Mikel Alonso (Andoaingo)
13. Julen Irigoien (Andoaingo)
18. Jon Urdangarin (Andoaingo)