Sanjoan festak 2013
ekainaren 22an ospatu genuen goiko plazan XIV. San Jona bizikleta festa. Parte hartze zabala izan genuen, 270 haur baino gehiago izan genituen beraien txirrindekin bueltaka. Hemen jartzen ditugu bertan ateratako argazkiak. Gogoratu nahi dizuegu, bertan esan genuen moduan, txrrindulari eskolan 9 urtetik aurrerako haurrak hartzen ditugula, gurekin entrenatu eta konpetizioan aritzeko. Inork web honetatik aparteko informazio osatuagoa beharko balu, info@andoaingo.com helbidera idatzi edo orrialdearen azpian dauden telefonoetara deitu.

Santakrutzak 2013 - Bizikleta festa
San Joan Festak - Bizikleta festa

Atzerapenarekin baina astelehenean ospatu da larunbatean egin behar zen Bizikleta festa. Hasi baino lehen euria egin du baina probak iraunduen bitartean ez du tantarik bota
San Joan Jaietan ospatutako XII bizikleta festa

Santakrutz jaiak 2011
VI Bizikleta festa
Santakrutz jaietan Andoaingo Txirrindulari Eskolak antolatuta VI. bizikleta festa ospatu da apirilaren 30ean, Urtero bezala , 2 urtetatik hasi eta 10 urte bitartekoak ziren haurrak eta berrehun inguru izan dira parte hartu dutenak aurtengoan.
argazki gehiago
XI. Bizikleta festa 2010
San Juan jaietan ospatu zen urtero bezela 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako bizikleta festa, eta urtero bezela arrakastatsua izan zen hau ere. 300 bat haurk parte hartu zuten eta ikusle noski guraso, izeba-osobak, aiton-amonak. Eskolako kideak ere lan bikaina egin genuela uste dut, bero zen baina bertara esku bat botatzera zuzendaritzako kideaz gain, gurasoren bat eta txirrindulariak ere bertaratu ziren, beraientzako gure eskerrik beroenak. Festa urtero bezala oparien zozketarekin eta goxoki banaketarekin bukatu zen, eskerrik asko ere zozketan eta sari banatzen izan ziren udaletxeko Toñy Landa eta Petra Romero zinegotziei.

Santakrutz jaiak 2010
Pasa den asteburu honetan (Maiatzak 1, 2 eta 3) Andoaingo Txirrindulari Eskolak zenbait ekintza antolatu ditu Santakrutz jaietako programa barruan, lehenik eta ohikoa den bezala, Benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindularientzako XXXIII. Santakrutz saria. Maiatzak 1ean eguerdiz, nahiz eta goizean euria egin, lasterketa hasi zenerako atreri mantendu zen eta ibilbidea lehor. Proba honi buruzko informazioa emaitzen atalean izango duzue.
Maiatzak 2a Xelebre karreraren III. Edizioa. Koadrilen eguna izanik, hitz eman zuten koadrila bakoitzeko partaide bat bidaliko zutela lasterketara, horrela beraiek antolatzen dituzten jokoen sailkapenerako puntuagarria izango zen. Ez dakigu euriarengatik edo ez zutelako seriotasunez hartu edo akaso ridikulua egiteko ikara izan zutelako, kalabazak eman zizkiguten bai guri, bai ikusleei eta koadrilatako inor ez zen azaldu. Proba beraiek gabe ospatu genuen, urtero bezala, eta akaso oso partaidetza ona izan zitekeena ez zen horrenbestekoa izan eta kale nagusira bertaratu zirenak ez zuten partaidetza hobeagoarekin gozatzeko aukerarik izan. Ondoren dituzue argazkiak eta bideoa.
Maiatzak 3, Santakrutz eguna. 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako VI. Bizikleta festa. Oso eguraldi kaxkarra egin zuen, bertan behera uzteko ere egon ginen, baina aterrune bat aprobetxatuz, dena prestatu eta bertaratutako 150 inguru haurrek eta akaso gehiago gurasoek aukera izan zuten festaz gozatzeko. Hemen argazkiak
San Joan Jaiak 2009
Bizikleta festa
Ekainaren 28an ospatu genuen Andoaingo San Joan festen barruan duela hamar urtetik hona antolatzen dugun bizikleta festa. 2 eta 12 urte arteko haurrak parte hartzen dute bertan eta aurtengoa, jai eguna izanik eta gainera oso eguraldi ona eta hala ere 300 haur inguruk parte hartu zuten.
Ondoren bertan egindako argazkiak ditugu, azken argazkietako batean, guraso talde bat agertzen da, beraiek ere parte hartu nahi izan zuten eta lehia estuaren ondoren, beste guztiei bezela eman genien saria.
Ondoren, babesleak emandako oparien zozketa egin genuen, Zirauna kirol jantziak egiten dituen etxeak emandako zenbait jantzi eta Super Amarak emandako lepoko zapiak eta uretan ibiltzeko "ur moto" puzgarria, sariak, Andoaingo zinegotzi diren Toñi Landa eta Petra Romerok banatu zituzten.

Bertan grabatutako bideoa
proba hau babesten dutenak

Santakrutz jaiak 2009
Santakrutzak pasa dira eta hemen duzue Andoaingo Txirrindulari Eskolak antolatutako ekintzen irudi batzuk eta kronikatxoa.
Orokorrean festetan iruditzen zait kalean jende asko ibili dela, baita antolatutako ekintzen inguruan ere, eta gainera aurten egun gutxitan sartu behar izan da dena, nahiko intentsuak izan dira festak.
Guk antolatutako lehen ekintza, benjamin, alebin eta infantilentzako lasterketa, Santakrutz sariaren XXXII. edizioa. Urtero bezala, gure eskualdeko lasterketetan parte hartzen duten txirrindulari guztiak agertu ziren. Maiatzeko emaitzen atalean dituzue lasterketako emaitzak eta argazkiak.
Bigarren ekintza “Xelebre karrera”, katerik gabeko bizikleten lasterketa. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, atzerapen pixka batekin ospatu genuen. Partaide gutxi xamar baina ikusle asko ziren albotan animatzen. Guztira 20 inguru partaide izan ziren bi kategoriatan banatuta, 18 urtetik gorakoak eta hortik beherakoak. Eta kategoria bakoitzean bi bizikleta motarekin parte hartu behar zuten, gurpila eszentrikoa zuena eta gurpil normalekin.
Parte hartzea exkaxa izan genuen, egia esan ekintza honekin batea beste ekintza batzuk ere bazirela, goitiberak eta erreka jaitsiera, estilo bereko ekintzak guztiak, eta akaso hurrengo egunean bazkaltzera joan ziren 650 gazteetako asko, ekintza guzti hauetan partehartzaile izan zitezkeenak, erreserban gelditu ziren etxean.
eta ondoren bideo bat
ikusten denez, euria egin zuen ia proba guztian zehar, baina ikusleak hor egon ziren
Azken ekintza, hurrengo egunean antolatu genuen, maiatzak 2, hemen partaidetzarekin ezin gara kexatu, 200 inguru haur, 2 eta 10 urte artekoak, azaldu ziren, edo ekarri zituzten, guraso eta aiton amonak ere han ziren ikusle eta animatzaile moduan. Datorren urterako akaso gurasoentzako ere antolatuko dugu lasterketaren bat.

hurrengo urtean gurasoekin ere egingo dugu zerbait