MUNTAIA01goiburuapubli02
EU - ES
BERRIAK

2019ko Taldea
taldea2019

DONOSTIAKO KLASIKOAklasika
Abuztuaren 4ean pasako da Andoaindik Donostiako klasikoa 14:00ak aldera.
Andoaingo txirrindulari eskolak bultzatuta eta Ontza elkartea, Peña Santakrutz elkartea, Euskalduna mendizale elkartea, Leizaur zikloturistak, Irunberri elkartea, Olagaineko jubilatuak, Udaltzaingoa, Udala eta pertsona partikularrak lagunduta, arduratuko gara segurtasunaz.
Herritarrei eskatzen diegu errepidea ixten denetik ireki arte arduradunen esanei kasu egiteko eta pazientzi pixka bat izan dezatela, probak ordu erdi inguru besterik ez du errepidea moztuko.

ZIKLO aldizkariak 21 zenbakian, Andoaingo txirrindulari eskolari buruz, erreportai bat argiraratu du. lotura honetan duzue erreportaiaziklo

Gau, maiatzak 4, Santakrutz jaietako XV bizikleta festa antolatu dugu. 250 haur inguru izan ditugu parte hartzen. Amaieran opariak guztientzako.
Guztiek gozatu dute, gurasoak, aiton-amonak... eta gainera eguraldi onarekin. Gora Santakrutzak.

BIZIFESTA20180504_0219
Apirilaren 13an, Urigain kultur etxean, hitzaldi bat antolatu genuen txirrindulari kadeteentzako batez ere, izenburua: Lehiaketa eta segurtasuna. Oinarrizko kontzeptuak.
Hizlariak: Miguel Echezortu (nazioarteko epailea), Mikel Iturria (Murias taldeko txirrindularia eta eskolatik pasatakoa) eta Felix Ugalde (entrenatzaile, prestatzaile...)
interes haundia sortu zuen hitzaldiak eta inguruko taldeetako txirrindulari eta entrenatzaile urbildu ziren. hemen argazkiakkadeteen hitzaldia

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK:
Martxoak 23: Ormaiztegi 16:30

KADETEAK:
Martxoak 23: Deba 10:45

JUNIOR:
Martxoak 23: Monteagudo 11:30

EMAKUMEZKOAK:
Martxoak 23: Tolosa 15:00
Martxoak 24: Eibar 9:00

AFIZIONATUAK:




KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa

Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
ando
BERRI ZAHARRAGOAK


Hasi gara 2018ko denboraldia prestatzen, hemen argazkiak (Jon Goikoetxeak ateratako argazkiak)
entrenamendua


Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2
angelramon
Duela ia bi urte atal hau ireki genuen eta hasiera hartan Ángel López de Lacalle kirol medikuak idatzitako artikulutxo batean, txirrindularitza eta beste edozein kirol egiteko hasierako gomendio batzuk eman zituen. Orain, Angelekin eta Ramón Elkoro kirol prestatzailearekin elkarrizketa saio batzuk egin ditugu eta hemen dugu elikaduraren inguruan esan zigutena.

 

Elikadura

Andoaingo: Denboraldiz kanpo nola elikatu behar gara?, txirrindulari eskolan ditugun adinari buruz ari naiz
Ángel: Denboraldiz kanpo, elikatze osasungarria, orekatua, talde guztietako elikagaiak, kantitate normalak eta gehiegikeriak saihestu behar dira eta saiatu denboraldian baino gutxiago jaten pisua entsaladaeta gantz kopurua igo ez daitezen.
Denboraldi-aurrea hasten dugunean, etorriko diren entrenamendu kargatarako prestatzeko, zenbait ohitura dietetiko hartu beharko genituzke, proteinak eta karbono hidratoak gihar funtziotarako eta behin eta berriz esango nuke hidratazioa ez dugula ahaztu behar, beti ari gara, hau eta bestea jan beha da baina hidratazioa ahanzten zaigu, eta luzatze-ariketak entrenatu ondoren garrantzitsuena da errekuperaziorako.
Lehiaketa hasten denean, niretzako, jan behar denaz gain, oso garrantzitsua ordutegietan metodikoa izatea da, hau da, goizean lasterketa dugunean, pare bat ordu lehenago gosaldu eta arratsaldez denean, hiru edo lau ordu lehenago bazkaldu, hori oso garrantzitsua da. Eta lehiatu ondoren, lehenbizi hidratazioa, edan ura edo edari errekuperatzaileak, fruta, giltzurrunak gainkarga izango dute eta lanean hasi daitezen eta ordu bete ondoren jaten hasiko gara.
Janarien artean, entsaladak, barazkiak, pasta, arroza, haragi zuriak, arraina, fruta eta esnekiak, horiek dira elikagai talde garrantzitsuak.hamburgesa
Denboraldia bukatzen denean, denboraldi-aurrean bezala egingo dugu, elikatze osasungarria, garbia, orekatua eta batez ere lehiaketa garaian baina gutxiago jan. Komenigarria da denboraldia bukatzerakoan, egokitzapen alditxo bat hartzea egoera berrira ohitzeko, pare bat aste, ez da ona bat-batean gelditzea baina egokitzapena ere ezin du oso luzea izan, ze orduan pisu asko hatuko genuke.
Andoaingo: Zein elikagai mota baztertu beharko genuke guztiz.
Angel: Horretan zorrotzak izan behar dugu, alde batera utzi behar ditugu animalia-koipea duten elikagaiak, litxarkeriak, bolleri industriala, saltsa fuerteak, maionesak, arrautza-irinetan pasatutakoak, patata frijituak, “fast food” edo janari azkarra deitzen duguna eta gozokiak eta alkohola.
Gazteen artean ere badago ohitura bat burbuila eta azukrea duten egariak kontsumitzea eta hori ez zait niri gehiegi gustatzen baldin eta esfortzu handi baten ondoren ez bada, azido laktikoa saihesteko, orduan ondo dator edari karbonatatua, baina pare bat edo hiru koka kola egunean hartzeak ez du inongo sentidurik.
Andoaingo: Lehiaketa egunetan eta entrenatzera atera behar dugunerako menu ereduren bat…
oilaskoaAngel: Lehiaketa aurreko edo entrenamendu gogor bat egin aurreko menua:
Pasta entsalada bat edo pasta edo arroz garbiak. Garbiaz hitz egiten dugunean esan nahi dugu ez duela tomaterik edo gaztarik … prestatu litezke pasta eta arrozak barazkiekin, muskuiluak, itsas produktuekin, ez dute kaloriarik eta oso onak dira. Niri gustatzen zaidan bigarren plater bat oilaskoa da, oilasko bularra patata purearekin adibidez, ez dute koiperik eta proteina ona du. Eta postrerako fruta edo esnekiak.
Andoaingo: Lehiketa garaian herrian edo ondoko herrietan jaiak egoten dira, zer esan parranda edo afariak egingo dituzten kirolariei? Eta alkohola?
Angel: Ulertzen dut jaiak eta parrandak naturalki hartu behar direla, informazioa eman behar zaie, eta egoera horiek naturalki hartu, adibidez bazkariak edo afariak dituztenean ez daitezela elikagai talde guztietan pasa, bati gozoa gustatzen bazaio gozoekin pasa dadila pixka bat, eta haragia gustatzen bazaio pasa dadila haragiarekin, baina ez daitezela pasa jaki guztiekin. Alkohola… noski ez daitezela pasa eta oso garrantzitsuak diren bi gauzatan saiatu, parrandaren hurrengo egunean errekuperatzen saiatu, oso garrantzitsua da 7 edo 8 ordu lo egitea eta hurrengo 24 ordutan asko hidratatu.
Naiz eta edan, hobe da parranda ordu gutxiago egitea, gau osoa zutik egotea gutxi edo ezer ez edan gabe egotea baino. Ordu asko zutik edo dantzan egonda giharrak gainkarga hartzen dute, nekea pilatu… gorputza txikitzen du 24-48 ordurako. Txirrindulariei esan behar zaie ez daitezela ordu asko zutik egon, hidratatu daitezela, lo egin dezatela… lortu behar dena atsedenarekin, giharrak eta hauek kontrolatzen duten nerbio-sistemaren artean deskonexioa, giharra erlaxatua egon behar du.