Urriaren 26an, Andoaingo Bastero kulturgunean antolatu genuen mahai-inguruan, honako partaideak egon ziren:
Kirol Zuzendarien artean Mikel Gaztañaga (Laboral Kutxa), David Etxebarria (GrupoEulen), Galder Lasuen (Eibar Energia Hiria-Debabarrena), Juanjo Oroz (Equipo Lizarte) eta Javier García (Baque Cycling Team) izango dira bertan. Txirrindularien ordezkarien artean Xabier Azparren eta Unai Iribar (Laboral Kutxa), Aritz Kortabarria (Grupo Eulen), Iñigo Etxarri (Eibar Energia Hiria-Debabarrena), Iñigo Altuna (Caja Rural-Seguros RGA) eta Oier Ibarguren (Baque Cycling Team) izango dira bertan.
Bestetik, Miguel Etxezortu eta Unai De Miguel epaileak, eta Beñat Urain (Valenciaga Oroitzarrea), Victor Martinez (Loinaz proba), Xabier Usabiaga (Aiztondo Klasika / EITB) eta Aitor Ayerza (Jose Mª Anzaren oroimenezkoa) lasterketa antolatzaileak ere izango dira. Euskal Txirrindularitza Federaziotik Juan Luis Juarezek, Ertzaintzaren izenean Jon Arruartek, eta Arritxu Iribar (EITB) eta Joseba Iturria (Gara) kazetariek ere parte hartuko dute saioan.
Saioa Oskar Ortiz de Guineak (DV), Iñigo Larrañaga (Lokatza Z.E.) eta Felix Ugaldek gidatuko dute. Eztabaidaren amaieran ateratako ondorioak aurkeztuko dira, afizionatu mailako euskal txirrindularitzaren garapenerako adierazgarriak eta baliagarriak izan daitezen.
Han esandako guztia jaso eta honako ondori hauek atera ziren: Ondorioak