25. urteurrena
25. urteurrenaren inguruan, hemen jarri ditugu eskolako lau kideren iritziak, Aitor Amutxastegi, Aitzol Zuriarrain, Asier Etxezarreta etaJon Mikel Mujika.
Aitor Amutxastegi
Aitor Amutxastegi Lehenik eta behin Andoaingo txirrindulari eskolako kide eta 25. urteurrena prestatzen aritu naizenetako bat izanik, eskerrak eman beharrean...
Aitzol Zuriarrain
Aitzol Zuriarrain Hamalau hamabost urte nituenean R.E.M. egitera Ikastolara etorri nintzenean gerturatzen hasi nintzen Andoaingo Txirrindulari Eskolara, urtea aurrera zihoala...
Asier Etxezarreta
Asier Etxezarreta Badira 25 urte, mende laurdena, Andoaingo Txirrindulari Eskola sortu zela. 25 urte bizitza ororen moduan, bilakaera bat jarraituz....
Jon Mikel Mujika
Jon Mikel Mujika TXIRRINDULARI ESKOLA (TALDE LANAREN EREDU) Orain dela 25 urte sortu zen txirrindulari eskola. Garai hartan (soldaduska zela...
Jarraian jarri ditugu antolatu geituen ekitaldi guztien aipamena eta bertan ateratako argazki batzuk.
"Andoaingo Txirrindulari Eskola 1984 - 2009" dokumentalaren aurkezpena
Irailaren 30ean, Bastero kultur guneko ekitaldi aretoan estreinatu da dokumentala. Dokumentala ikusi aurretik, lehenik Aitor Amutxastegik bi hitz egin ditu dokumentalaren nondik norakoa azalduz, ondoren Felix Ugaldek (Gipuzkoako federazioko kidea) txirrindulari eskolek egiten duten lana eta bereziki Andoaingoak egindako 25 urteak goraipatu ditu.
Ondoren dokumetala ikusi dugu, itxura denez bertaratutako 90-100 pertsona inguruk gustora ikusi dute.
Mahai-ingurua
Urriaren 2an, Bastero kultur guneko ekitaldi aretoan egin zen mahai-ingurua, bertara, agindutako mahaikideak azaldu ziren, Arritxu Iribar moderatzaile bezala, Abraham Olano, Mikel Astarloza, Markel Irizar eta Aimar Zubeldia txirrindulariak. Bertara laurogeitik gora pertsona agertu ziren eta oso inpresio onarekin atera ziren, Arritxuk oso ondo eman zuen debatea eta txirrindulariek, eskolei buruz duten iritzia oso argi gelditu zen, denak ziten eskolen aldekoak. Ondoren «pinganilloak» erabiltzeari buruzko eztabaida sortu zen, ez zen argi gelditu onuragarri edo kaltegarri zen, batzuk esaten zuten gehiegi hitz egiten bazaie, azkenerako oso nekagarria gertatzen dela.
Criteriuma
Agindutako txirrindulariak gehi Fabrizio Ferrari (Caja Rural), Lehenik Jubenila eta ondoren Afizionatu eta profesionalak hartu zuten parte puntuazio proban eta ondoren ordena berean eliminazioa egin zuten bi kategoriak. Jendea ez zen gehiegi egon, propaganda eta kartel asko jarri genituen, txirrindulariak ere une honetan Gipuzkoan dabiltzan txirrindulari jubenil onenak parte hartu zuten eta afizionatutan zer esanik ez, Profesionaletan ere talde polita etorri zen. Hala ere oso espektakulu polita egin zuten eta bertaratutakoek oso ondo pasa zuten.
Jubenil Puntuazioa 1. Unai Intziarte (Azetxe) 2. Ion Odriozola (Bruesa) 3. Mikel Iturria (Andoaingo) | Jubenil Eliminazioa 1. Martin Apalategi (Azetxe) 2. Unai Intziarte (Azetxe) 3. Ion Odriozola (Ion Odriozola) |
Afizionatu/profesionalak Puntuazioa 1. Josu Agirre (Euskaltel-Euskadi) 2. Garikoitz Bravo (Caja Rural) 3. Asier Bolivar | Afizionatu/Profesionalak Eliminazioa 1. Aritz Mujika (Belca) 2. Unai Iparragirre "Txipa" (Bidelan) 3. Aritz Bagues (Bruesa) |
Jubenilak konbinauta 1. Unai Intziarte (Azetxe) 2. Martin Apalategi (Azetxe) 3. Ion Odriozola (Bruesa) | Afizionatu/profesionalk konbinatua 1. Aritz Mujika (Belca) 2. Josu Agirre (Euskaltel-Euskadi) 3. Unai Iparragirre "Txipa" (Bidelan) |
Afaria
Oianume jatetxean egin genuen afaria eta bertara eskolaren garai guzitako txirrindulari eta guraso azaldu ziren, 180 bildu ginen oso giro onean, afariaren bukaeran omenaldi txiki bat egin zitzaion eskola martxan jarraitu dezan gehien egiten duenari, Joxe Barberenari eta noski bera hor egon dadin denbora gehien eskeintzen dion bere emazte Marian ere aipatzea ezin bestekoa zen.