Altsasu - Juniorrak 2022-03-13

Markel Etxarriren kronika

Altsasu 80km
Karreri hasieran eroriko eta pintxazo dezente izan ziren. Hala ere tropela nahiko osorik joan zen lehenengo aldiz Altamira igotzen hasi harte. Igoera hasitakoan karrera erabat puskatu zen, Atxaga aurreko taldean sartu zen eta ondoren Ganix, Iker, Ekhi eta ni atzeraxo talde txiki ezberdinetan. Talde txiki batzuk juntatu eta pelotoia osatu genuen Atxaga zegoen lehen tadearen atzetik, pelotoi horretan Iker, Ganix eta ni sartu ginen. Aurreko taldean ordezkaririk ez zuten taldeak hasi ziren pelotoitik tiratzen. Ondoren bigarren Aldiz Altamira igotzean taldeak zeuden bezela mantendu ziren. Hirugarren Aldiz Altamira igotzean aurreko taldes eta pelotoia txiki txiki egin ziren, eta helmugara talde txikitan iritxi ginen. Karrera Iker A. Iker U. Ganix eta nik amaitu genuen.

Sailkapena:
1. Oscar Fuentes (Alimco)
2. Ugaitz Otxandorena (Vizcai hermanos construcciones)
3. Harkaitz Calleja (suministros  Zadorra)
12. Iker Atxaga (Andoaingo)
38. Markel Etxarri (Andoaingo)
41. Iker Ugartemendia (Andoaingo)
42. Ganix Ormazabal (Andoaingo)

Lurdes Aranburuk ateratako argazkiak