Amaitu da 2023, Ongi etorri 2024
Urteko azken eguneko bezperan, Irati Arangurenek Euskadiko txapelketa irabazi zuen Abadiñon.
Xabat Zuriarrain 17. izan zen lasterketa berean eta Markel Tamayo 39.
Xabat eta Markelek azken lasterketa egin zuten Andoaingo elastikoarekin eta eskolako beste juniorrekin batera datorren urtean Danenan izango dira, zorte ona opa diegu guztiei etapa berri honetan, elkarlanean arituko gara.
Urte berriarekin lasterketak jarraitzen dute, Izaro Etxarri (Juniorra) eta Eneko Ugartemendia (kadetea) urtarrilaren 13an Bordeleko belodromora joango dira Gipuzkoako selekzioarekin, CHAMPIONNAT D’HIVER OMNIUM pistako proban parte hartzera.
Ziklokrosean, hurrengo lastereketa Ormaiztegin ospatuko da urtarrilak 7an eta hurrengo asteburuan, urtarrilak 12/14, Elorrion ospatuko den Espainiako txapelketan, Iratik Euskadiko selekzioarekin parte hartuko du. Animo guztiei!!!