Andoaingo Udalak eta Andoaingo txirrindulari eskolak babesletza-kontratua sinatu dute emakumezkoen taldea sustatzeko.
Taldeko neskek, Gipuzkoatik kanpo joan behar izaten dute lehiatzera hemen oso lasterketa gutxi antolatzen direlako beraientzako.
Urrutira joaten direnean lehiatu aurretik bidaia luzeak egin behar izaten dituzte eta lasterketan parte hartu ondoren itzuli. Babesletza honi esker, kanpoko lasterketa batzuetara bezperatik joan ahako dira eta atseden hartuta lehiatu.
Txirrindulari eskolak eskerrak eman nahi dizkio Andoaingo Udalari bere laguntzagatik.