Bizkaikoloreak 2022

Abuztuaren 27 eta 28an ospatu da 2022ko Bizkaikoloreak proba. Proba hau Nesken junior mailako nazioarteko proba da, bi etapa ospatu dira, lehena Abadiñon eta bigarrena Iurretan, bertan Kazajistan, Frantzia, Britainia handia, Holanda, Belgika, Alemania, Espainia eta Euskal Herriko taldeak parte hartu dute.

Izaro Zuriarrainen kronika:

Bizkaikoloreak 2022
Nazioarteko kopan sartzen ziren bi etapaz osaturiko proba izan da, lehen etapa Abadiñon eta bigarrena Iurretan. Kanpoko taldeak etorri ziren, adibidez, Frantziako eta Kazakhstaneko selekzioak edota Holandako. Belgikako edo Alemaniako taldeak.

Ez dira karrera luzeak izan kilometroz, batek 65km zituen eta besteak 71km, baina karrera gogorrak izan dira, zegoen nibelagatik eta baita rekorrido aldetik ere. Hasieran inpresioa egiten zuen Europako txapelduna edota kanpotik etorritako taldeak ikusteak eta korritzeko era desberdina dagoela ikusteak, baina bertako jendea ere aurrean ibili da beraz ezda seinale txarra. Lehen etapa Lucia Ruiz-ek irabazi zuen, baina Nienke Vinke herberetarra jarri zen lider hartutako segunduengatik. Bigarren etapa berriz Elisabeth Ebras Estoniarrak irabazi du eta Nienke Vinke-k irabazi du proba 4 segundurengatik.

Iurreta-Furesa taldearekin hara joateko aukera izan dut eta beste mota bateko esperientzia bizi.

Abadiñoko etapako sailkapena   Argazkiak

Iurretako etapako sailkapena   Argazkiak