Andoaingo txirrindulari eskola

Denboraldi hasiera

2026 denboraldia hasi dugu, pista eta zizklokrosa egin dute gure kadete batzuk aurre denboraldian eta otsailetik aurrera hasiko dira lasterketak.

Aurtengoan ez dugu nesken talderik izango, joan den urtean bost junior izan genituen bigarren urtekoak eta bi kadete lehen urtekoak. Juniorrak aurrera egin dute eta Irati Aranguren Laboral kutxa talde profesionalean arituko da hemendik aurrera, Intza Del Teso, Nahia Garcia eta Ixiar Alkain, Jirabira – Eulen taldean arituko dira eta Izaro Etxarri Eustrak-Euskadi taldean.
Bi kadeteak Oriako taldera joan dira.

Denboraldia, pista eta ziklokrosarekin hasi dira, gure kadeteetako bi, Unax Guisado eta Aner Barrenetxea ziklokrosean aritu dira, ikasten, lasterketak bukatzen.
Urko Zelaia, Liher albizu, Xabat Martin, Dario Gómez eta Ametz Arruti pistan aritu dira, lehen urtekoak ikasten eta Xabat Martin emaitzak lortzen, Gipuzkoako txapeldun izan da Omniun eta Pertsekuzioan eta bigarren Keirin proban, Gipuzkoak pista saria irabazi du eta Espainiako txapelketan, Dani Diazekin (CCIrunes), Madisonen Espainiako txapeldun izan zen.

Eskerrik asko gurekin bukatu duzuenoi eta animo gelditu zeatenoi.