Denboraldi hasiera


Hasi da denboraldi berria, kadeteak ziklokros lasterketekin hasi dira, Aner Barrenetxea eta Unax Guisado ari dira horretan. Oraingoz, Villarcayo, Medina de Pomar eta Amurrion aritu dira.
Bestetik Eskola kiroleko gazteak hasi dira teknifikazioekin, larunbata honetan Ormaiztegin izan dira talde guztietako haurrak, dena oso ondo antolatuta, eguraldi ederra eta garrantzitsuena oso ondo pasa dutela haurrak.
Datorren astean pistan hasiko dira kadeteak.









