Errenderi - Juniorrak 2022-3-6

Iker Atxagaren kronika:

Errenteria
Karrera hasi eta lehenengo bi bueltetan nahiko azkar joan gara atakengatik. Gero hirugarren bueltan ekhi pelotoitik geratu eta erretiratu dute, Ganix ere geratu da baina talde batekin segi du. Laugarren bueltan atake asko egon dira eta horietako batzuetan sartzen egon naiz baina ez da atera eskapadarik. Eta azkeneko bueltan korte txiki bat atera da, eta azkeneko repetxotan erorketa batean erori naiz eta Markel eta Iker U. moztuta gelditu dira erorketa horretan. Karrera Ganix, Markel, Iker U. eta ni bukatu dugu.

Sailkapena:
1. Beñat Garaiar ( Augar-Laguntasuna)
2. Yago Aguirre (Iruki-Donostialdea )
3. Unax Errasti (Ulma)
62. Iker Ugartemendia (Andoaingo)
64. Markel Etxarri (Andoaingo)
70. Ganix Ormazabal (Andoaingo)
82. Iker Atxaga (Andoaingo)