ELIKADURA

Andoaingo: Denboraldiz kanpo nola elikatu behar gara?, txirrindulari eskolan ditugun adinari buruz ari naiz

Ángel: Denboraldiz kanpo, elikatze osasungarria, orekatua, talde guztietako elikagaiak, kantitate normalak eta gehiegikeriak saihestu behar dira eta saiatu denboraldian baino gutxiago jaten pisua eta gantz kopurua igo ez daitezen.
Denboraldi-aurrea hasten dugunean, etorriko diren entrenamendu kargatarako prestatzeko, zenbait ohitura dietetiko hartu beharko genituzke, proteinak eta karbono hidratoak gihar funtziotarako eta behin eta berriz esango nuke hidratazioa ez dugula ahaztu behar, beti ari gara, hau eta bestea jan beha da baina hidratazioa ahanzten zaigu, eta luzatze-ariketak entrenatu ondoren garrantzitsuena da errekuperaziorako.
Lehiaketa hasten denean, niretzako, jan behar denaz gain, oso garrantzitsua ordutegietan metodikoa izatea da, hau da, goizean lasterketa dugunean, pare bat ordu lehenago gosaldu eta arratsaldez denean, hiru edo lau ordu lehenago bazkaldu, hori oso garrantzitsua da. Eta lehiatu ondoren, lehenbizi hidratazioa, edan ura edo edari errekuperatzaileak, fruta, giltzurrunak gainkarga izango dute eta lanean hasi daitezen eta ordu bete ondoren jaten hasiko gara.
Janarien artean, entsaladak, barazkiak, pasta, arroza, haragi zuriak, arraina, fruta eta esnekiak, horiek dira elikagai talde garrantzitsuak.
Denboraldia bukatzen denean, denboraldi-aurrean bezala egingo dugu, elikatze osasungarria, garbia, orekatua eta batez ere lehiaketa garaian baina gutxiago jan. Komenigarria da denboraldia bukatzerakoan, egokitzapen alditxo bat hartzea egoera berrira ohitzeko, pare bat aste, ez da ona bat-batean gelditzea baina egokitzapena ere ezin du oso luzea izan, ze orduan pisu asko hatuko genuke.
Andoaingo: Zein elikagai mota baztertu beharko genuke guztiz.
Angel: Horretan zorrotzak izan behar dugu, alde batera utzi behar ditugu animalia-koipea duten elikagaiak, litxarkeriak, bolleri industriala, saltsa fuerteak, maionesak, arrautza-irinetan pasatutakoak, patata frijituak, “fast food” edo janari azkarra deitzen duguna eta gozokiak eta alkohola.
Gazteen artean ere badago ohitura bat burbuila eta azukrea duten egariak kontsumitzea eta hori ez zait niri gehiegi gustatzen baldin eta esfortzu handi baten ondoren ez bada, azido laktikoa saihesteko, orduan ondo dator edari karbonatatua, baina pare bat edo hiru koka kola egunean hartzeak ez du inongo sentidurik.
Andoaingo: Lehiaketa egunetan eta entrenatzera atera behar dugunerako menu ereduren bat…
Angel: Lehiaketa aurreko edo entrenamendu gogor bat egin aurreko menua:
Pasta entsalada bat edo pasta edo arroz garbiak. Garbiaz hitz egiten dugunean esan nahi dugu ez duela tomaterik edo gaztarik … prestatu litezke pasta eta arrozak barazkiekin, muskuiluak, itsas produktuekin, ez dute kaloriarik eta oso onak dira. Niri gustatzen zaidan bigarren plater bat oilaskoa da, oilasko bularra patata purearekin adibidez, ez dute koiperik eta proteina ona du. Eta postrerako fruta edo esnekiak.

Andoaingo: Lehiketa garaian herrian edo ondoko herrietan jaiak egoten dira, zer esan parranda edo afariak egingo dituzten kirolariei? Eta alkohola?

Angel: Ulertzen dut jaiak eta parrandak naturalki hartu behar direla, informazioa eman behar zaie, eta egoera horiek naturalki hartu, adibidez bazkariak edo afariak dituztenean ez daitezela elikagai talde guztietan pasa, bati gozoa gustatzen bazaio gozoekin pasa dadila pixka bat, eta haragia gustatzen bazaio pasa dadila haragiarekin, baina ez daitezela pasa jaki guztiekin. Alkohola… noski ez daitezela pasa eta oso garrantzitsuak diren bi gauzatan saiatu, parrandaren hurrengo egunean errekuperatzen saiatu, oso garrantzitsua da 7 edo 8 ordu lo egitea eta hurrengo 24 ordutan asko hidratatu.
Naiz eta edan, hobe da parranda ordu gutxiago egitea, gau osoa zutik egotea gutxi edo ezer ez edan gabe egotea baino. Ordu asko zutik edo dantzan egonda giharrak gainkarga hartzen dute, nekea pilatu… gorputza txikitzen du 24-48 ordurako. Txirrindulariei esan behar zaie ez daitezela ordu asko zutik egon, hidratatu daitezela, lo egin dezatela… lortu behar dena atsedenarekin, giharrak eta hauek kontrolatzen duten nerbio-sistemaren artean deskonexioa, giharra erlaxatua egon behar du.