Andoaingo txirrindulari eskola

Espainiako txapelketa

Ekainaren 26tik 29ra ospatu dira Granadan Espainiako txapelketako probak, bertan Andoaingo txirrindulari eskolatik, Irati Aranguren, Izaro Etxarri eta Intza Del Teso izan dira parte hartzen eta Danena taldetik, Eñaut Urkaregi, Luca Martinez eta Ekain Imaz.

Ostiralean, ekainak 27, ospatu zen Granadan Espainiako txapelketako erlojuaren kontrakoa maila guztietan.
Bertan Irati Aranguren izan zen parte hartzen eta 5. postuan sailkatu zen, erlojauren kontrakoa kronoigoera izan zen.
Luca Martinez, Eñaut Urkaregi eta Ekain Imaz izan ziren mutilen kronoigoeran, Luca 3. postuan sailkatu zen brontzea lortuz, Eñaut 16. postuan sailkatu zen eta Ekain 18.

Hurrengo egunean, ekainak 28, errepideko proba jokatu zuten eta emakumezko junior mailako lasterketa lau txirrindularitako esprin itxia izan zen, Irati Aranguren, Paula Ostiz, Leyre Almena eta Lidia Castro, milimetro gutxi batzugatik irabazi zuen Paulak Iratiren aurretik, Izaro Etxarri 22. izan zen eta Intza Del Teso 31.

Mutiletan, Benjamin  Noval izan zen irabazle eta Eñaut Urkaregi bigarren postuan sailkatu zen, Ekain Imaz laugarren izan zen eta Luca Martinezek ezin izan zuen amaitu lasterketa.

ZORIONAK DENEI!!!

Erlojuaren kontrako sailkapena neskak
Erlojuaren kontrako sailkapena mutilak
Errepideko sailkapena neskak
Errepideko sailkapena mutilak