Espainiako txapelketa

Lotura honetan dituzue emaitza guztiak eta beste honetan Iratxe Tejedorrek ateratako argazkiak
Kadete mailako nesken lasterketan, Izaro Etxarrik parte hartu zuen Euskadiko selekzioarekin eta lasterketa guztian zehar 9. postuaren inguruan ibili bazen ere, erorketa izan zuen eta atzeratuta gelditu zen, azkenean 18. postua lortu zuen.
Kadete mutilen lasterketan, Oihan Mitxelena eta Xabat Zuriarrainek parte hartu zuten, Xabat 52. postuan sailkatu zen eta Oihan 78. postuan.
Lan ona egin dute guztiak.

Xativan (Valentzia), urtarrilaren 7tik 9ra ospatuko dira ziklo-kroseko Espainiako txapelketak.
Gure txirrindulari kadeteak ziklo-kros denboraldia egiten aritu dira eta denek maila ona eman badute ere, Izaro Etxarrik hainbat lasterketa irabazi ditu tartean Beasainen ospatu zen Gipuzkoako txapelketa eta Aiaran bigarren sailkatu zen Euskadiko txapelketan.
Datorren larunbatean, urtarrilak 8, Xatiban ospatuko den Espainiako txapelketan Izaro Etxarri eta Intza Navarrok emakumezkoen kadete lasterketan parte hartuko dute Euskadiko selekzioarekin eta egun berean baina Andoaingo taldearekin bi mutil kadeteak: Oihan Mitxelena eta Xabat Zuriarrain.
Bi lasterketak jarraian ospatuko dira, lehenik neskak 15:00etan eta ondoren mutilak 15:50ean eta streamen bidez jarraitu ahal izango dira lotura honetan https://www.youtube.com/user/AjuntamentDeXativa