Euskadiko txapelketak

Neskak - Larrinbe 2023-5-20

Larrinben ospatu da nesken Euskadiko txapelketa eta gure kadete mailako hiru txirrindulariak han izan dira.
Izaro etxarri bigarren postuan sailkatu da eta Euskadiko lehena izan denez, Euskadiko txapeldun izan da, Irati Aranguren 8. izan da eta Itziar Alkain 23.

Sailkapena

Argazkiak Lourdes Aranburu

Kadete mutilak - Segura 2023-5-20

Peru Sarasolaren kronika:

SEGURA, EUSKALERRIKO TXAPELKETA (58,5km)
Karreran euri asko egiten zuen. Karreran oso azkar atera gara eta saiakera asko egon dira eta pelotoia luzatu egin da. Markel Marzol eta ni atzean geratu gara Zegamako birajean pelotoian erorketabat egon zen eta Eneko gelditu behar izan du baiña pelotoira iristea lortu du. Markel eta ni gindoazen taldetxoan erorketa bat izan du txirrindulari batek eta ni ere atzean geratu naiz eta kanporatua egin naute. Marzolek gehiago aguantatu du Ormaiztegietaraino. Ormaiztegin kanporatu egin dute. Ormaiztegiko birajean eraso aldi bat egon da eta Xabatek sartzea lortu du. Baina ez da eskapadarik atera. Lierni igotzean pelotoia txikitu inzan eta taldetxotan zatitu zan Enekori bere aurrekoak afiladore egin zion baiña ezen lurrera erori baiña deskolgatu egin zen, Markeli Lierni igotzean pajara batek eman zion eta atzean geratu zen. Eneko eta Xabatek taldetxotan aguantatu zuten eta Zerain igo dute taldetxotan.

(Xabat41) (Eneko45) (Markel  81)

Sailkapena

Argazkiak: Mikel Marzol eta Maider Orbegozo
Maider Orbegozoren argazki gehiago

Junior mutilak - Amurrio 2023-5-21

AMURRIO EUSKADIKO TXAPELEKETA (111 5buelta zirkuito bati):

Karrera hasieratik oso azkar atera da eta karrera osoan zehar atake ugari egon dira eta hasieran 2 atera dira eta atzerik beste 5 bat atera dira  2 garen buelta arte iraun du eskapadak eta harapatu ondoren buelta bat naiko lasai egin dugu Etxarri 3. bueltan bota dute eta 4. buelta hasieran nik eta beste batek alde egitea lortu dugu eta atzerik beste bi sartu zaizkigu eta buelta osoa eskapatuta egin dut metan harapatu digute eta azkeneko buelta azken erepetxoarte oso azkar eta atake ugari eta azken erepetxoan moztuta geratu naiz eta taldetxo batean bukatu dut

Sailkapena

Argazkiak Lourdes Aranburu