Gure txirrindulariak Espainiako txapelketan

Gure txirrindulariak Espainiako txapelketan

Ostegunean hasi ziren Espainiako txapelketak Avilesen, bertan, Andoaingo txirrindulari eskolako lau kide izan genituen, infantil mailakoa Xabat Martin eta junior mailako neskak, Irati Aranguren, Intza Del Teso eta Izaro Etxarri.
Izarok erlojuaren kontrako proban parte hartu zuen, Iratik, erlojuaren kontrakoan eta errepidekoan eta Intzak, errepidekoan.
Ostegunean hasi ziren probak, Izaro eta Irati izan ziren lehen egunean erlojuaren kontrako proban parte hartu zutenak, Irati bigarren postuan sailkatu zen eta Izaro zazpigarren izan zen.
Xabat Martinek, ostiralean ospatu zuen errepideko infantil mailako proba, esprinean amaitu zen eta 9. postua lortu zuen, Euskadiko selekzioko lehena izan zen. 
Larunbatean ginkana ospatu zuen eta ez zuen zorte haundirik izan, 55. postuan sailkatu zen.
Azkenik, Junior mailako errepideko proba ospatu zen eta bertan Irati eta Intza izan ziren. 
Hasieran ihesaldi saiakera bat baiño gehiago izan dira baño ez dute emaitzik izan. 
Intza Navarrok saiakera batean lortu du alde egite  eta atzetik Paula Ostiz atera zaio eta biak lortu dute 15 bat segundu ateratzea, aldapa batean Paulak atzean utzi du Intza eta taldetik Iratik ihes egin eta Paula harrapatu du, hortik aurrera Irati eta Paula aurrean eta atzean taldetxo bat. Azkenean bi aurrekoak 4 minututik gora lortu dituzte eta atzean taldetxoa haunditu egin da, bertan Intza Del Teso zijoan.
Helmugan esprina jokatu dute Paula eta Iratik eta Paulak irabazi du, bigarren Irati izan da eta Intza hogei garren postuan sartu da.
ZORIONAK denei, lan ona egin dezue!!

Sailkapenak:
Infantil mailako errepidekoa
Infantil mailako ginkana
Junior emakumezkoen erlojuaren kontrakoa
Junior emakumezkoen errepidekoa

Zuzeneko emanaldiko bideoa