Urtero egin oi dugun modura, aurten ere Andoaingo ikastetxeetan Eskola kirola egiten duten ikasleekin, txirrindulari eskolak promozio saioa antolatu genuen.Multikirola, baloia tarteko …

Urtero bezela, aurten ere Andoaingo txirrindulari eskolak bizikleta festa antolatu zuen San Juan egunean. Eguraldi bero xamarra baño behintzat euririk gabe. Urtero …

Maiatzaren 1ean, arratsaldean  XVI. Santakrutz Bizikleta festa ospatu genuen eta 200 haur inguruk parte hartu zuten 2 eta 10 urte bitartekoak Zumea …

Sanmiel jaietan, Andoaingo txirrindulari eskola lehen bizikleta festa antolatu du Urnietan, txirrindulari eskolak eta duen hitzarmenaren baitan. Urriak 1ean ospatu da eta …

Santakrutz jaiak 2019

2019 urteko Santakrutz jaietan antolatutako haurrentzako bizikleta festa. Bertan, 200 inguru haur aritu ziren Zumea plazan bizikletarekin gozatuz.
Hemen argazkiak

San Joan jaiak 2013

Ekainaren 22an ospatu genuen goiko plazan XIV. San Jona bizikleta festa. Parte hartze zabala izan genuen, 270 haur baino gehiago izan genituen beraien txirrindekin bueltaka. Hemen jartzen ditugu bertan ateratako argazkiak. 

Santakrutz jaiak 2013 - Bizikleta festa

Santakrutz jaietako bizikleta festako argazkiak

Santakrutz jaiak 2011 - VI Bizikleta festa

Santakrutz jaietan Andoaingo
 Txirrindulari Eskolak antolatuta VI. bizikleta festa ospatu da apirilaren 30ean, Urtero bezala , 2 urtetatik hasi eta 10 urte bitartekoak ziren haurrak eta berrehun inguru izan dira parte hartu dutenak aurtengoan. Hemen argazkiak

San Joan jaiak 2009

Bizikleta festa

Ekainaren 28an ospatu genuen Andoaingo San Joan festen barruan duela hamar urtetik hona antolatzen dugun bizikleta festa. 2 eta 12 urte arteko haurrak parte hartzen dute bertan eta aurtengoa, jai eguna izanik eta gainera oso eguraldi ona eta hala ere 300 haur inguruk parte hartu zuten.

Ondoren bertan egindako argazkiak ditugu, azken argazkietako batean, guraso talde bat agertzen da, beraiek ere parte hartu nahi izan zuten eta lehia estuaren ondoren, beste guztiei bezela eman genien saria.

Ondoren, babesleak emandako oparien zozketa egin genuen, Zirauna kirol jantziak egiten dituen etxeak emandako zenbait jantzi eta Super Amarak emandako lepoko zapiak eta uretan ibiltzeko “ur moto” puzgarria, sariak, Andoaingo zinegotzi diren Toñi Landa eta Petra Romerok banatu zituzten.

Santakrutz jaiak 2009 - Xelebre karrera

Santakrutzak pasa dira eta hemen duzue Andoaingo Txirrindulari Eskolak antolatutako ekintzen irudi batzuk eta kronikatxoa.

Orokorrean festetan iruditzen zait kalean jende asko ibili dela, baita antolatutako ekintzen inguruan ere, eta gainera aurten egun gutxitan sartu behar izan da dena, nahiko intentsuak izan dira festak.

Guk antolatutako lehen ekintza, benjamin, alebin eta infantilentzako lasterketa, Santakrutz sariaren XXXII. edizioa. Urtero bezala, gure eskualdeko lasterketetan parte hartzen duten txirrindulari guztiak agertu ziren. Maiatzeko emaitzen atalean dituzue lasterketako emaitzak eta argazkiak.

Bigarren ekintza “Xelebre karrera”, katerik gabeko bizikleten lasterketa. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, atzerapen pixka batekin ospatu genuen. Partaide gutxi xamar baina ikusle asko ziren albotan animatzen. Guztira 20 inguru partaide izan ziren bi kategoriatan banatuta, 18 urtetik gorakoak eta hortik beherakoak. Eta kategoria bakoitzean bi bizikleta motarekin parte hartu behar zuten, gurpila eszentrikoa zuena eta gurpil normalekin.
Parte hartzea exkaxa izan genuen, egia esan ekintza honekin batea beste ekintza batzuk ere bazirela, goitiberak eta erreka jaitsiera, estilo bereko ekintzak guztiak, eta akaso hurrengo egunean bazkaltzera joan ziren 650 gazteetako asko, ekintza guzti hauetan partehartzaile izan zitezkeenak, erreserban gelditu ziren etxean.
Hemen duzue bideoa, ikusten denez, euria egin zuen ia proba guztian zehar, baina ikusleak hor egon ziren

Xelebre karrera 2008

Katerik gabeko lasterketa.
Beste ekintzen artean, 2008an Santakrutz jaietan lasterketa berezi bat antolatu genuen. Segovian egiten da urtero “la carrera del pavo” abenduaren 25ean eta handik ideia hartuta iruditu zitzaigun hemen ere egiz zitekeela.
Hainbat txirrinda prestatu eta horrela antolatu genuen. Hemen duzue bideo labur bat