Junior mailako Gipuzkoako itzulia

1 Etapa: La Morea – Mutilva
Izaro Zuriarrainen kronika:
Nafarroako Itzulia 1
70 kilometroko etapa izan da, haize eta beroarekin lagundua. Lehen sei kilometroak neutralizatuak egin ditugu. Irteera eman bezain pronto, pelotoia gelditu egin da, oso mantso joan gara eta ez da atake bakar bat ere egon. Hamasei garren kilometroan meta volatea zegoen eta segidan kurba itxi bat hartu eta igoera hasten zen. Igoeran eskapada sortu da, eta pelotoia bi taldetxotan zatitu da nahiz eta gero bi taldeak elkartu eta eskapada harrapatu degun. Hurrengo portuan atzera geratu nahiz eta bost-zazpi pertxonako taldetxo batean iritxi nahiz helmugara.
Sailkapena

2 Etapa: Nueva Artica – Berrioplano
Izaro Zuriarrainen kronika:
Nafarroako Itzulia 2
Nueva Artican hasi zen eta Berrioplanon bukatu, 70 kilometroko etapa izan zen. Euria egiten zuen, eta haizea ere bazebilen. Pelotoia oso lasai atera zen, nahiz eta gero azkartu egin zen. Ez nuen etapa bukatzerik lortu.

Sailkapen

3 Etapa: Iruña – Iruña
Izaro Zuriarrainen kronika:
Nafarroako Itzulia 3
Mutilvan hasten zen eta Caballo Blancon bukatu, 81 kilometroko etapa izan zen. Sekulako beroa egiten zuen eta haizea zebillen. Salida eman zutenean pelotoia mantxo zihoan, Meruelo taldea tiratzen joan zen. Aldapa gora erritmoa gogortzen zuten eta taldetxoak egiten ziren. Metara taldetxotan iritxi giñen.

Sailkapen