Izaro Zuriarrain irabazle Arabako itzulian
Arabako itzuliko lehen etapa irabazi du Izaro Zuriarrainek Gopegin.
Hemen kronika:
Arabako Itzulia (Gopegi)
34 kilometro zituen lasterketak, eta hiru itzuli ematen genizkion 11 kilometroko zirkuito bati. Lehenengo itzulian nahiko lasai joan gara. Bigarren itzulian eskapada bat sortu da 8 bat pertsonakoa. Erreleboak emanez joan gara eta bukaera aldera atakeak egon dira, baña ez da eskapadarik sortu, beraz helmuan spring-a egon da eta lehenengo sartzea lortu det.
Bigarren etapa Murgian ospatu zen eta Izarok ez zuen lehen taldean sartzerik izan eta bi minututik gora galdu zituen,
Hemen bere kronika:
Arabako Itzulia (Murgia, 2. Etapa)
36 kilometro zituen lasterketak, eta 18 kilometroko bi itzuli ematen genituen. Karrera lasai hasi da, eta lehenengo repetxoa lasai pasa dugu. Bigarren repetxoan Nahia Aranak atakatu egin du, eta 7 pertsonako talde bat atera da, ni 7 bat metro atzerago geratu naiz, baina behera ez det taldean sartzea lortu. Bigarren itzulian pixka bat atzerago zegoen pelotoiaren zain egon naiz bakarrik nindoalako eta ez nintzelako aurrean sartzen. Pelotoiak ez du aurreko taldea harrapatu, eta 8. bukatu det. Horren ondorioz generalean 7. geratu naiz.