Jon Mikel Mujika

TXIRRINDULARI ESKOLA (TALDE LANAREN EREDU)
Orain dela 25 urte sortu zen txirrindulari eskola. Garai hartan (soldaduska zela ta) ezin izan nuen bertan egon, baina urtebete beranduago (1985ean) JOXE BARBERENAk belarritik heldu ta bertan murgildu ninduen.
Ordurarte, txirrindulari izanik, talde desberdinetan ibili izan nintzen baina hau desberdina zen, helburua ez bait zen talde lehiakor bat egitea, herriko gazteei txirrindularitzatik kirola egiteko aukera ematea ta txirrindulari bihurtzea baizik.
Kirola egiteko asko zaindu ta hainbat gauzei uko egin behar zaie, ta gaztea izanik oso zaila izaten da.
Hori gauzatzeko, gazteari eskatzen genion bakarra seriotasuna, eta lagunekiko errespetoa zen. Ez genion garrantzirik ematen lodia edo argala zen, baldarra edo ariña.
Ta gauza bera eskatzen genion geure buruari.
Horri esker, bai lan taldean ta bai gazteekin lagun giroa izan da nagusi, gehienetan.
Gaur egun, zorionez, entrenatzaile lanetan dabiltzan gazte guztiak, eskolan txirrindulari izandakoak dira.
Beste bi zutabe garrantzitsu ere badira: GURASOAK eta PATROZINATZAILEAK.
– Gurasoei dagokionez, denboraldi haseran egiten degun bileran garbi azaltzen diegu lagundu nahi badute horretarako modurik onena guk eskatutakoa egitea dela, gure lanean sartu gabe, ta, gehienetan oso ondo betetzen dute.
Gaur egun horietako guraso batzu lan taldean daude.
– Patrozinatzaileei dagokienez, haseran zalantzak eduki genituen patrozinatzaile bakar bat edukitzea edo ta txiki asko, ta bigarren aukerarekin geratu ginen, mallotean ANDOAIN izena bakarrik jarriz. Orain txalotu egiten degu erabaki hau hartu izana. Alde batetik, patrozinatzaile bakar bat edukitzeak suposatzen du honek ez berritzea erabakitzen badu, beste bat aurkitu behar dela ta arropa guztia aldatu behar da. Arazo honegatik talde asko desagertu dira.
Gure kasuan patrozinatzaile nagusiak Andoaingo Patronatua ta enpresa txiki asko dira.
Orain, 25 urte ta gero oso arro sentitzen gara egindako lanarekin, haserako helburua gauzatua ikusten bait dugu.
Lehengo batean lagun batek galdera hau egin zidan…..urte guzti hauetan hainbat ordu eskeini diozute ziklismo eskolari ta, zeren truke?
Lan taldean gauden guztiok erantzun berbera dugula uste dut: eskolatik pasatako gazte gehienak kirola egiten jarraitzen dute, eta sakrifikatzea zer den ondo ikasi dute. Ikasgai hau bizitzako arlo guztietan aurrera egiteko oso baliogarria dela uste dugu.
Orain, guzti hau ospatzeko garaia iritxi da. Astean behin elkartzen ari gara guztia antolatzeko ta gero ta ilusio handiagoa nabarmentzen da taldean.
Ospakizunak urriaren hiruan Oianume jatetxean egingo den afariarekin amaituko dira ta, eskolatik pasatako gazte, guraso eta lagun gehienak elkartuko garen itxaropena daukagu.
Mila esker, honaino iristen lagundu gaituzuen orori.