Junior - Villatuerta 2023-2-26

Ganix Ormazabalen kronika:
Beasain
Beasainetik Alegira oso azkar joan ginen, eraso batzuk egon dira baino talderik ez da joan. Alegiko birajea ondoren 5 pertxoneko ihesaldia sortu zen. Beranduago beste 4 joan ziren. Gu pelotoiean jarraitzen genuen. Atagoiti azkar igo genuen, bertan Markel pelotoietik gelditu zen eta Xemarkek eroriko bat izan zuen, beranduago lasterketatik bota zituzten. Atagoitiko jetxieran pelotoia asko luzatu zen eta ni moztuta gelditu nintzen talde batean, Brinkolako birajean berrize pelotoiean sartzea lortu genuen. Atagoiti gainan lasterketa neutralizatu ziguten Ormaiztegi arte errepidean gasoila zegoelako. Ormaiztegitik oso azkar atera ginen eta Olaberrian pelotoia asko luzatu zen eta korte batzuk egon ziren. Lazkao ondoren Iker eta ni pelotoiean geuden. Gabirira azkar joan ginen, eta bertan pelotoia asko puskatu zen. Jetxiera ondoren iker eta ni bigarren taldean geuden. Olaberri hasieran oso gertu geneuzkan baino ez genituen harrapatu, Olaberria igotzen ni gelditu egin nintzen taldetik baina Ikerrek hor jarraitu zuen. Azkenean Iker 17. sartu zen eta ni 54.
Sailkapena















