Andoaingo txirrindulari eskola

Junior – Ibarra 2022-08-03

Ganix Ormazabalen kronika:

Ibarra

Neutralizada bukatu bezain pronto autobian sartzen ginen bertan atake ugari egon dira baina ez ziren inora joaten. Autobia bukaeran eroriko bat egon da eta bertan Iker Ugartemendia zegoen eta erorikoaren ondorioz Izaro Zuriarrain moztuta gelditu da. Legorreta bidean Ikerrek pelotoiean sartzea lortu du baina Izarok ez eta Itsasondon bota egin dute. Lehenengo Ordiziko buelta eta gero ihesaldi bat sortu da eta bertan Iker Atxaga zegoen, baina Legorretan harrapatu egin ditugu. Alegin herrira sartzen ginen eta bertan atakatu egin dut eta 12 pertsonako ihesaldia sortu da. Ordizira iristen pelotoiari minutu bat ateratzen genion. Legorreta bidean beste ihesaldi bat sortu da pelotoiean. Alegiko buelta eta Legorreta bidean bigarren taldeari 40 segundu ateratzen genion eta pelotoiari 1. 40. 3. Ordiziko buelta eta Legorreta bidean nire taldean ez zegoen kolaborazio ona eta besteak harrapatu egin digute. Alegira iristen atake bat egon da eta 4 pertsonak alde egitea lortu dute. Altzo bigarren taldean igo det. Besteak pelotoiean hasi dira igotzen baina gero puskatu egin da. Ekhi Arrieta amarozen bota dute eta Iker Ugartemendia Ibarran azkeneko aldaparen hasieran.
Azkenean 13. sartu naiz Iker Atxaga 19. eta Markel Etxarri 35.

Sailkapena

Argazki gehiago