Junior - Villatuerta 2023-2-26
Ganix Ormazabalen kronika:
Ibarra
Ibarratik atera eta autobian sartzen ginen, bertan eroriko batzuk egon dira baina guk danak sahiestu ditugu. Ordizira bidean eraso ugari egon dira baina ez da ezerrez atera, buelta eman ondoren Alegira bidean laukote bat joan da. Ordizira azkar joan gera eta birajean nik atakatu egin det eta 8ko talde bat sortu degu, bertan Iker eta ni geuden. Ikaztegieta iristen iheslariak harrapatu ditugu. Alegiko buelta ondoren Ordizira bidean pelotoia 45 segunduetara geneukan. Ikaztegieta pasatakoan bi pertxonek atakatu dute eta Altzo tarte batekin hasi dira, bertan Iker taldean mantentzea lortu du eta ni gelditu egin naiz. Ondoren Ibarran talde batek harrapatu dit eta Apatta igotzen indarrik gabe gelditu naiz eta gelditu egin naiz. Lasterketan Iker iheslarien taldean iritxi da, ondoren ni talde batean, jarraian Xemark eta Markel iritxi dira beste taldetxo batzuetan. Ikerrek 4. amaitu du, nik 37, Xemark 38 eta Markelek 55 postuan.
Sailkapena