Junior - Lazkao 2022-05-07

Ganix Ormazabalen kronika:

Lazkao 99km
Karrera Lazkaotik Itsasondoraino neutralizatua jun da, bertan geldituarazi egin digue eta irtera eman eta eraso ugari egon dira baino ihesaldirik ez da atera. Alegin buelta eman ondoren pelotoieko erritmoa azkartu eginda eta Ikaztegietako repetsoan Markelek bi gurpilak pintxatu ditu. Legorretatik Zaldibira pelotoia nahiko lasai joan da eta Larraitz hasiera lasai igo degu, Larraitz gaina baino 500m lenago erritmo aldaketa bat egon da eta Iker Ugartemendia eta ni gelditu egin gara 2.talde batean (Markel bizikleta aldatzen hasi eta karreratik bota dute). Larraitz jetsieran nik aurrera egin det eta talde txiki batean sartu naiz eta bertan Iker Atxaga zegoen eta Ikaztegietan pelotoiean sartzea lortu degu, aldiz Iker Ugartemendia legorretan sartu da pelotoeian. Legorretatik Zaldibi bidean eraso ugari egon dira eta denak eraso ezberdinetara ateratzen egon gara, horrelako eraso batean 7 pertsonak alde egitea lortu dute. Gaintza igotzen hasi garenean pelotoia luzatu egin da eta Iker Atxagak aurrera egin du eta Iker Ugartemendiak eta nik batera igo degu. Larraitz jetsieran Iker Ugartemendiak eta nik gure taldea utzi eta aurreko talde harrapatzea lortu degu. Alegitik Legorreta bidean talde txiki dexente juntatu gara eta Itsasondo repetxoraino batera joan gera. Itsasondoko repetxoan Iker Atxagak gelditu egin behar izan du kalanbreak zituelako eta Zaldibi bidean bota egin dute. Lazkaomendi hasi baino lehenago gure taldea bitan zatitu da eta Iker Ugartemendia bigarren taldean gelditu da. Gero Lazkaomendi bakoitzak bere erritmora igo du. Azkenik Iker Ugartemendiak 52. postuan bukatu du eta nik 32.

Sailkapena:
1. Ibai Azanza (Vizcay hermanos)
2. Aimar Madina (ULMA)
3. Eneko Ortega (Besa-Laboral kutxa)
32. Ganix Ormazabal (Andoaingo)
52. Iker Ugartemendia (Andoaingo)

Argazkiak: Maddi Ormazabal