Junior - Mendaro 2022-07-02

Ganix Ormazabalen kronika:

Mendaro

Karrera lasai junda erasoak hasi diran arte. Eraso ugari egon dira baina ez da ihesaldirik sortu. Lehenengo Soraluze bixi igo da eta bertan Ekhi pelotoietik geratu da eta bigarren Soraluzen bota egin dute. Osintxu igotzen saiakera gehiago egon dira baina ez da ezer atera. Bergaran buelta ematen genuen eta bertan 5 pertsonak ihes egitea lortu dute. 2. Soraluze lehenengoa baino lasaiago igo da. Elgoibarren buelta ematen genuen eta bertan korte txiki bat sortu da baina segituan harrapatu degu eta bertan Markel beste bi pertsonakin ihes egitea lortu du. 3. Soraluze igotzen Limusin tiratzen jarri da eta pelotoia luzatu eta moztu egin da, bertan Iker.A eta ni geuden Iker.U bigarren taldean gelditu da. Osintxu igotzen pelotoia berrize juntatu egin da, Osintxu gainan eraso bat egon da eta bertan seikote bat joan gara. Bergarako bueltan beste bostkote bat sartu zaigu. Soraluze gainan Markelen ihes taldea harrapatu dugu. Calvario bidean eraso batzuk egon dira hasieran baino ez ziren inora juten. Markelek eta nik ere saiakera batzuk egin ditugu baina ez dugu ezer lortu. Beranduago atake batean 3 pertsona jun dira. Kalbario igotzen taldea luzatu eta puskatu egin da eta Markel gelditu egin da eta Iker.A harrapatu du. Ondoren Arribinieta igotzen genuen, bertan Iker.A harrapatu egin dit eta aurrera segi du. Azkenik Iker.A 10. sartu da, ni 19. , Iker.U 21. eta Markel 26.

Sailkapena
1. Iker Zabaleta (Atracciones Sanz)
2. Eneko Ortega (Besa-Laboral kutxa)
3. Xabat Manso (Augar-Laguntasuna)
10. Iker Atxaga (Andoaingo)
19. Ganix Ormazabal (Andoaingo)
21. Iker Ugartemendia (Andoaingo)
26. Markel Etxarri (Andoaingo)

Ziklokrosa

ZIKLOKROSA Argazki gehiago   Ziklokros denboraldia amaitzeko, Espainiako txapelketa besterik ez da gelditzen eta bertan

Irakurri »