Junior - Villatuerta 2023-2-26

Ganix Ormazabalen kronika:
Sodupe
80km karrera izan da, lehenengo buelta handi bat ematen genuen eta bertan portu bat igotzen genuen, ondoren beste buelta txikigo bat zegoen portu batekin eta horri 3 buelta ematen genizkion. Karrera oso azkar hasi da eta lehengo portua oso azkar igo dugu, pelotoia asko luzatu eta puskatu da baina aurreko taldean nengoen, Sodupera irixten eraso batzuk egon dira baina ez da ezer atera. Lehenengo buelta txikiko portuan 2.talde batean pasa det. 2. buelta hasieran pelotoiean sartzea lortu det beste 4 korredorekin, baina portu bukaeran beste batekin atzeraxeago gelditu naiz, horrez gain Sodupera irixteako berrize sartu gara pelotoiean. 3.bueltan ihesaldi bat zegoen eta ni pelotoiean nengoen, portuan pelotoia puskatu eta taldeak sortu dira, nik taldetxo batean igo det eta bertan iritxi naiz metara, 39. postuan sartu naiz.