Kadete – Beasain 2023-3-2

Hasi da kadeteen denboraldia, aurten 9 kadete izango ditugu, gaurko lasterketan 7 hartu dute parte eta 4 bukat dute lasterketa. 39,7kmko ibilbidea izan da, tartean Olaberriko igoera. Irabazlearen bataz bestekoa ez da oso azkarra izan 32,69.
Animo mutilak.
Eneko Ugartemendiak idatzitako kronika:
Beasain 38km
Karreran tentsio handia egon da, jende asko ginalako, eta horren ondorioz erorketa asko egon dira, adibidez Markeli gertatutakoa. Karreran salida eman eta segituan oso azkar hasi gara, naiz eta haizea egon. Esan bezala erorketa asko egon dira alegira joaterakoan. Baita batek alde egitea lortu du. Lizar berakoan moztuta geratu da erorketen ondorioz. Alegiko birajean gelditu egin dute lasterketa. Beasainen meta bolantearen ondorioz pelotoia luzatu egin da, baina segituan agrupatu da. Olaberria igotzen pelotoiean hasi gara Oinatz, Adur, Amets eta ni, baina pelotoitik geratu egin dira, nik lehen taldean egotea lortu dut, eta aurretikan alde inda zijoana arrapatu dugu. Olaberriako aldapako azken zatian irabazleak alde egita lortu du. Azken 2 km faltan lehen taldean gure artean asko bijilatzen ari ginen, eta mantxo gindoazen, alde egiten sayatu naiz, baina 600 bat metro falta harrapatu egin didate. Azkenenan ni 6. Oinatz 24. Adur 97. eta Amets 103. amaitu dugu.