Junior - Villatuerta 2023-2-26

Markel Tamayoren kronika:
Durango
Karrerak 55km zituen, karreran bi buelta eman behar genituen, bi buelta horietan alto de Miota igotzen genuen, eta aldapa horietan meta bolanteak zeuden, bi buelta hoiek eta gero Goiuria igotzen genuen. Euria egiten zuen, beraz tentsio asko egon da karrera guztian zehar, lehengo bueltan, atake bat atera da eta sartu egin naiz baina harrapatu egin gaituzte, gero Eneko atera da atake batean beste batzuekin baina harrapatu egin dute, Xabatek beste batzuekin probatu du ere bai baino kilometro batzuk eta gero harrapatu egin dute, meta bolantea baina lehenago batzuk atakatu dute, eta Enekok sartzea lortu du, meta bolantean Peru eta Markel Marzol deskolgatu egin dira eta retirau egin dituzte, ni eta Xabat jetsieran deskolgatu gara baina pelotoia harrapatzea lortu dugu, bigarrengo meta bolantea baino pixkat lehenago harrapatu dute Enekon eskapada, Goiuria igo eta ni eta Eneko talde batean hasi gara jeisten eta Xabat pixkat atzerago zegoen, ni Goiuria jeisten Enekon taldetik deskolgatu naiz, helmugara, Eneko 40. Iritsi da talde batean, Ni atzerago bakarrikan 53. eta atzexio Xabat 74.










Argazkiak: Maider Orbegozo