Skip to main content

Andoaingo txirrindulari eskola

Kadeteak – Agurain 2025-6-22

Ugaitz Tejeriaren kronika:

Agurain, 65km eta 550 desnibela.
Ibilbidea bi bueltatan zatituta zegoen: buelta handi bat eta beste buelta txiki bat. Buelta txikian igoera bat zegoen, eta lasterketa oso azkarra izan zen.
Lizar izan ezik, beste guztiok ondo kokatuta geunden.
Lizar gaizki kokatuta zihoan eta, nekatuta zegoenez, pelotoitik atzera geratu zen; denbora gutxira eliminatu egin zuten.
Luken lehen bueltan ihesaldian sartu zen, baina pelotoia oso azkar zihoan eta harrapatu egin zuten. Igoerak ondo igo zituen, eta Agurain pasatzean, 5 txirrindularirekin batera beste ihesaldi bat sortu zen, baina, meta bolante pasa eta gero arrapatu zituzten. Ondoren, txirrindulari batek atakatu zuen eta biak batera joan ziren, eta Amets pasa zuten. Ihesaldi hori azken 100 metroetan harrapatu zuen pelotoiak.
Oinatz lasterketa guztian sentsazio onekin joan zen. Aldapa igo eta gero sentsazio onak zituenez, erasoa jo zuen, eta ondoren pelotoiaren aurrean kokatu zen. Hurrengo bueltan, eroriko asko egon zirenez, lasterketa eten egin zen anbulantzien faltagatik. Lasterketa berriro hasi zenean, aurrean zegoen ondo kokatuta; azken igoera sentsazio onekin igo zuen, eta sprinterako pelotoiaren aurrean kokatu zen. Azken 200 metroak adoquinatuta zeudenez, sprinta gogorra egin zitzaion.
Adur ondo kokatuta ibili zen, baina lehen igoeran erorketa batek atzean utzi zuen eta karreratik kanpo geratu zen.
Amets lasterketan zehar aurrean edo ondo kokatuta ibili zen. Igoera batean beste batekin batera erasoa jo zuen eta zelaiean 5 txirrindulari harrapatu zituzten, pelotoiak arrapatu baino lehen aurrera jarraitu zuen bakarrik eta 8 segundoko aldea hartu zuen, baina karrera eten egin zuten. Hasieran azkar abiatu zen eta 15 segundoko tartea ireki zuen, baina ondorengo errepetsuak oso luze egin zitzaizkion eta 3km faltan arrapatu zuten. Kilometro bat falta zenean eroriko batek atzera bota zuen, eta aurreko esfortzuagatik pelotoitik kanpo geratu zen.
Xabat buelta guztitan ondo kolokatuta ibili zen, meta baino lenagoko erorikoan eskapa haundia egin zuen. Sprinean katea saltatze zitzaion batzuetan.
Ni ez nintzen ondo kokatuta joan, eta 5. kilometroan eroriko batek pelotoitik deskolgatu ninduen. Kilometro batzuk geroago, Lizarrekin batera bota gintuzten.

Sailkapena: Oinatz 7. Xabat 33. Luken 34. Eta Amets 54.

Sailkapena