Andoaingo txirrindulari eskola

Kadeteak – Altsasu 2025-4-6

Ugaitz Tejeriaren kronika:

Altsasu, 51 kilometro eta guztira 440 metroko desnibela.
Altsasu herriko plazatik hasi zen, neutralizadan txirrindulari batek errueda pintxatu zuen eta, pixkanaka, gelditzen hasi ginen. Irteera eman zutenean, Lizar eta Unax ez zeuden ondo kokatuta, eta irteera egin zutenean postu asko galdu zituzten. Besteak pelotoian joan gara, baina Markel eta ni pelotoietik geratu egin gara eta, horrela, talde batean sartzea lortu dugu. Talde honek pelotoira sartzea lortu du, baina ni pelotoira sartu nintzenean, gelditu egin nintzen. Bigarren birajean, Adur, Unax eta niri bota egin ziguten. Adurri, kanbioko kablea atera zaio eta. Luken hasieran bakarrik joan zen baina azkenean harrapatu egin zute, berriz, Oinatz talde baten alde egin zuen baina taldeak lana ez zuenez egiten pelotoiak harrapatzea lortu zuen
Amets atake batzuk egitera ateratzen zen, baina beranduago pelotoiak harrapatu egiten zuen. Altamirako igoeran denak ondo hasi ziren, baina geroxeago batzuk gelditu egin ziren, atzeko talde batzuetan sartuz. Jaitsieran denak ondo joan ziren, aurreko taldeak harrapatuz. Bukaeran, Xabat eta Oinatz ia erori egiten dira, esprinean denak talde berean sartu dira, baina Oinatz izan da taldeko lehen sailkatua eta atzerago Amets, Luken eta Xabat iritsi ziren. Markel Altamira igotzen atera geratu zenez denbora piskatera sartu zen. Azkenean postu hauengatik taldeka 3. postuan geratu ginen.
Sailkapena: Oinatz 15, Xabat 30, Luken 31, Amets 32 eta Markel 117.

Sailkapena