Andoaingo txirrindulari eskola

Kadeteak - Amaroz 2024-7-6

Adur Alcalderen kronika:

Tolosa. 59km-tako karrera.
Lehen zatia ez zen zaila baino bukaeran Altzo eta Apattako igoerak zeuden. Enekok karrera guztia ondo kolokatuta egin du eta Ordiziko bigarren birajea eta gero beste hiru txirrindularirekin alde egitea lortu du. Azken igoeran, ordea, batek erasotu du eta 10″ beranduago sartu da helmugan. Oinatzek ere karrera guztia ondo kolokatuta egin du eta pare bat aldiz ihes egiten saiatu da. Azkenean, Ikaztegietan erasotu eta talde bat harrapatu du. Horiekin igo du Altzo baina Apattako igoeran, talde honetako batek, erasotu egin du eta atzeko talde batekin sartu da helmugan. Ametsek karrera guztia ondo kolokatuta egin du eta Oinatzek alde egin duenenan berak ere alde egitea erabaki du talde berean. Altzoko jaitsieran atzean geratu da eta talde txiki batekin zeharkatu du Tolosa baina Apattako igoeran geratu egin da. Nik karrera ondo kolokatuta egin det, pare bat aldiz erasotuz baina ez dut ezer ez lortu. Ordiziko lehen birajea baina lehen pelotoia moztu egin da eta atzeko tropelean harrapatu nau, baina aurreko tropelarekin lotzea lortu dut eta Ikaztegietan Amets eta Oinatzekin alde egitea lortu dut. Altzoko igoeran geratu egin naiz eta talde txiki baten amaitu dut karrera. Lizarrek hasiera ona izan du baina azkenean karreratik bota dute. Azkenean: Eneko p.2 Oinatz p.13 Amets p.44 eta ni p.58.

Sailkapena

Argazki gehiago