Kadeteak – Amaroz 2026-7-4
Azken kilometrotan, Altzon erorketak izan dira eta zeuden bi anbulantziak klinikara eraman izan behar dituzte txirrindulariak eta horren ondorioz metro gutxi faltan lasterketa bertan behera gelditu da eta ez dago sailkapenarik.
Urko Zelaiaren kronika:
Tolosa-Amaroz 57.8 km eta 510m desnibela
Aner Barrenetxea: Hasieran nahiko ondo kokatuta joan da, baina Ikaztegietan posizioak galdu ditu. Pixka bat atzean geratu da, baina berriro sartzea lortu du. Ordiziako birajean berriz atzean geratu da, baina pelotoia hartu du. Legorretako errepetxoan berriro atzean geratu da eta ez du pelotoia hartzea lortu. Alegiko birajea egin ondoren, Alegitik Ikaztegietarako bidean bota dute.
Dario:Karrera osoan ondo joan da, birajeak aurretik pasatuz. Aukera ikusi duenean erasoa jo du, baina denbora gutxira harrapatu dute. Indarrik gabe geratu da eta ez zaio denborarik eman berriro ondo kokatzeko. Alegin deskolgatu da, Ordiziako birajeraino iritsi da eta gero bota dute.
Urko: Hasieran aurrean kokatuta joan da, baina Ordiziara joateko bidean erritmoa oso azkarra izan da eta birajea ez du oso aurrean egin. Berriro pelotoian sartu da eta Alegiko birajea aurrean egin du. Ordiziarako bidean justu pelotoian joan da, baina birajean metro batzuk galdu ditu. Kotxeen artetik berriro pelotoian sartu da, baina Ikaztegietako aldapa txikian berriro geratu da. Altzo igotzen hasi da, baina gailurrerako 300 metro falta zirenean bota dute.
BeƱat: Hasieratik ez da ondo kokatu eta Ikaztegieta pasatzean pixka bat deskolgatu da. Ez du berriro sartzea lortu. Ordiziako birajea kotxeen artetik egin du, eta Legorretara iritsi baino pixka bat lehenago bota dute.
Xabat: Karrera osoan ondo kokatuta joan da eta hainbat erasotan atera da. Altzon geratu da, baina gero berriro aurrekoengana iristea lortu du. Ondoren Appata igo dute eta karrera gelditu dute.
Ametz: Hasieran ondo kokatuta joan da eta Ordiziako birajea ondo hasi du, baina gero atzean geratu da. Alegira iristerako berriro pelotoian sartu da, baina pixka bat atzean geratu da. Gero Ugaitz eta Dariorekin kotxeen atzetik joan da, baina bizkarreko mina jarri zaio eta atzean geratu da.
Liher: Karrera osoan aurrean kokatuta joan da, biraje guztiak aurretik eta arazorik gabe pasatuz. Altzo aurrean hasi du eta Xabatekin bukatu du, baina gero Xabat joan da eta beste hirurekin geratu da. Appata hastean aurreko taldea ikusten zuten, baina atzeko taldeak harrapatu ditu. Azkeneko kurban metro batzuk galdu ditu, baina jaitsieran berriro harrapatzea lortu du. Azkenean, karrera gelditu dute.
Ugaitz: Hasieratik ez da ondo kokatu. Legorreta pasata deskolgatu da, baina birajearen ondoren berriro pelotoian sartzea lortu du. Gero, Alegiko birajean Ametz eta Dariorekin batera deskolgatu da, eta Ordizian bota dute
Argazkiak: Miren Blanco









