Kadeteak – Atarrabia 2026-4-11
Beñat Izetaren kronika:
Unax: Hasieran ondo kokatuta zegoen, baina lehenengo igoeraren aurretik posizio asko galdu ditu. Bigarren igoeran oraindik pelotoian zegoen, baina atzean sortutako talde batera erori da. Jaitsieran azkar joan dira eta pelotoia harrapatu dite. Azken 6 km-etan, errepide estuan pelotoia zatitu da eta atzean geratu da; azkenean beste batekin iritsi da, gutxi gorabehera 30 segundora.
Liher: Hasieran ondo kokatu da, baina igoera aurretik atzean geratu da; pixkanaka aurrera egin eta igoeran tartea aprobetxatuz posizioak irabazi ditu. Jaitsieran pelotoira itzuli zen, hurrengo igoera ondo egindu, eta nahiz eta erasoan atzean geratu, berriro sartu da. Azken 6 km-etan ondo kokatuda eta esprinta nahiko ondo egin du.
Ametz: Hasieran nahiko ondo joan da eta eraso batean sartu da, baina gero igoeran atzean geratu da. Bi igoerak egin ondoren, handik gutxira lasterketatik kanpo geratu da.
Urko: Hasieran ez da ondo kokatu, baina pixkanaka aurrera egin du; ihesaldi batean sartzen saiatuda , baina pelotoiak harrapatu du. Igoeran atzean geratu da, talde batean sartu eta helmugaraino horrekin joan da, azkenik Dariorekin iritsiz.
Dario: Hasieran sentsazio onak izan ditu eta eraso bat egin du, baina alferrik izan da eta nekatu besterik ez daegin. Gero, lehen igoeran pelotoian egon da, baina azkenean atzean geratu eta talde txiki batekin jarraitu du. Bigarren igoeran berriro saiatu da baino erori egin daeta denbora pixka bat galdu du baino taldera itzuli da. Azken kilometroetan jendea erasotzen hasi da, eta azkenean Urkorekin helmugaratu da.
Beñat: Hasieran ez da oso ondo kokatu eta sentsazio txarrekin atera da; pelotoia pixkanaka galtzen joan da kotxeetara iritsi arte, eta kotxeen artean ibili da. Hala ere, igoera hasi baino pixka bat lehenago kanpoan utzi diate.
Liher: 26
Unax:69
Dario:83
Urko:84
Ametz: ez bukatu
Beñat: ez bukatu






