Kadeteak – Balmaseda 2025-5-31
Luken Garmendiaren kronika:
Balmaseda, 14km eta 200m- ko desnibela zuen errekorrido bati 4 bueltako karrera.
Xabatek ere hasiera ona izan zuen eta bigarren bueltan ihesaldi batean sartu zen, baina azken bueltan indarrik gabe gelditu zen; hala ere, bukaeran borrokatuta 38. postuan sartu zen. Markelek lasterketa ondo hasi zuen, baina lehen aldapan deskolgatu zen eta nahiz eta pelotoia berriz harrapatu, bigarren bueltan hanketako minagatik erretiratu behar izan zen. Oinatzek hasieran sentsazio kaxkarrak izan zituen, baina buelta bakoitzean hobera egin zuen, eta laugarren bueltan bigarren taldean erasoa jo zuen; bere taldean lehenengoa sailkatu zen eta 15. postuan amaitu zuen. Ugaitzek neutralizazioan ondo kokatu eta lehen aldapan aurrean ibili zen, baina jaitsiera batean gurpila trabatu zitzaion eta hortik aurrera ezin izan zuen pelotoira bueltatu; saiatu zen baina esfortzuaren ondorioz nekatuta azkenean erretiratu egin behar izan zuen. Nik lehenengo buelta ondo egin nuen, ihesaldi bat saiatu nintzen ateratzen, nahiz eta azkenean ez zen atera. Geroago, hirugarren bueltan bikiek igotzen hasi zatzaizkidan eta pelotoitik atzean geratu nintzen, baina beste talde batekin batera helmugara iristea lortu nuen 63.pustuan helmugaratuz.