Kadeteak – Beasain 2026-3-7
Ugaitz Tejeriaren kronika:
Beasain, 40 kilometro eta 340 metroko desnibela.
Dario: Hasieran pelotoian joan da, baina neutralizatua bukatu ondoren deskolgatu egin da. Erraz lortu du berriro pelotoian sartzea, baina gero erori egin da.
Ametz: Pelotoiaren erdialdean kokatuta joan da, baina eroriko baten ondorioz deskolgatu egin da eta azkenean berriro pelotoian sartzea lortu du. Olaberriko igoera atzetik hasi du, baina gero talde bat harrapatu eta esprintean taldeko bigarren sartu da.
Liher: Hasieran gaizki kokatuta joan da, baina pixkanaka hobeto kokatu eta 3. filan jarri da. Olaberriko igoera oso gogorra egin zaio eta goraka postu batzuk galdu ondoren, aldapa behera berreskuratu ditu. Metan, esprintean, bigarren egitea lortu du.
Urko: Karrera guztian kokatzen saiatu da, baina ez du lortu. Alegiko birajetan atzera geratu da eta kosta egin zaio pelotoian berriro sartzea. Beasaineraino pelotoian joan da, baina Olaberria igotzen ezin izan du gehiago eta atzera geratu da. Bakarrik jaitsi da eta meta ere bakarrik iritsi da.
Xabat: Karrera guztian ondo kokatuta joan da; gainera, Alegiko birajetan lehenengo sartu da.
Olaberria igotzen atzetik hasi da, baina pixkanaka remontatzen joan da. Jaitsieran taldetik geratu egin da, baina Lazkaon lehenengo taldean sartzea lortu du eta atake batera atera da. Atake hau beste txirrindulari batekin izan da, baina txirrindulari hori Beasaingo rotondan erori egin da. Azken 600 metroak bakarrik egin ditu, baina azken errektan harrapatu egin dute eta 3. postua lortzea lortu du.
Beñat: Hasieran nahiko ondo kokatu da, baina eroriko baten ondorioz ia gelditu egin behar izan du eta kosta egin zaio pelotoian sartzea. Autobian geratu egin da eta beste txirrindulari batekin batera pelotoira sartzea lortu du. Zoritxarrez, Beasainen erori egin da eta bizikletako patila okertu zaio; gainera, frenoek ez zioten ondo funtzionatzen. Olaberria igotzen bizikleta ondo ez zihoalako gelditu egin da eta ez du lortu karrera bukatzea.
Aner: Ez da ondo kokatu eta karrera guztia atzean egin du. Olaberrira igotzen atzetik hasi da eta talde batekin igo da; metara ere talde horrekin iritsi da.
Unax: Karrera erdirarte ondo kokatuta joan da, baina Alegian hainbat erorikoren ondorioz nahiko denbora galdu du. Olaberrian posizio asko irabazi ditu eta jaitsieran berriz galdu ditu, Liherren talde berean iritsiz.
Ugaitz: Hasieran ondo kokatzea lortu dut, baina Legorretan eroriko baten ondorioz gelditu egin behar izan dut. Pelotoian berriro sartzea lortu dut eta pixkanaka posizioak hartzen joan naiz. Alegiko birajean ez naiz ondo kokatu, baina gero posizio asko irabazi eta nahiko aurrean joan naiz. Autobian ere nahiko aurrean kokatuta joan naiz, eta Olaberria igotzen asko sufritu dut hasieran; gero talde bat hartu eta haiekin joan naiz metaraino.
Sailkapena:
Ametz: 89.
Liher: 67.
Urko: 124.
Xabat: 3. 🥉
Aner: 139.
Unax: 73.
Ugaitz: 129.
Argazki gehiago










