Kadeteak – Deba 2026-3-29
Dario Gomezen kronika:
Deba: 40,2 km eta 450 m-ko desnibela.
Ugaitz: Hasieratik pelotoian joan da, baina erorketa batekin denbora galdu du. Hala ere, berriz pelotoian sartu da eta ondo posizionatu da. Igoera aurretik zegoen errepetan denbora galdu du eta ezin izan da pelotoira itzuli. Azkenean, Urkorekin batera sartu da.
Urko: Hasieratik ez da ondo aurkitu eta karrera osoan ez da ondo kokatu pelotoian. Hala ere, Deban ondo kokatu da eta igoeran aurreko taldean sartu da, baina posizioak galdu ditu. Helmugara iristean, Ugaitzek harrapatu du eta batera iritsi dira.
Ametz: Karrera osoan ondo kokatuta joan da, baina igoera aurretik zegoen errepetan posizioak galdu ditu, baita igoeran ere. Ondoren, talde batean sartu da eta jende asko aurreratu du; azkenean, talde horretan hirugarren egin du.
Liher: Hasieratik ez da ondo kokatu eta erasoetan indar pixka bat falta izan du. Igoeran jendea aurreratzen joan da, eta jaitsieran talde txiki bat harrapatu du; hala ere, sprinta ez zaio ondo atera.
Aner: Hasieran ondo kokatuta egon da, baina bihurgune batean posizioak galdu ditu eta pelotoira itzultzea pixka bat kostatu zaio. Igoeran berriz posizioak galdu ditu, baina jaitsieran talde txiki batean sartu da, eta azkenean helmugara bakarrik iritsi da.
Beñat: Asieran ez da oso ondo kokatuta joan eta lehenengo jaitsieran erori egin da. Mutiko batekin errebotera joan da eta ezin izan du karrera bukatu.
Unax: Atzean hasi da, baina posizioak aurreratzen joan da. Igoera ondo joan zaio, baina helmugara hurren zegoenean, talde bat hartzen ari zela, pixka bat deskolgatu da. Azkenean, Liherren taldean igo da, baina jaitsieran posizioak galdu ditu eta helmugara beste talde batean sartu da.
Darío: Asieran sentsazio onak izan ditu, baina erorketa bat egon da, non txoke bat jaso duen eta erradioa puskatu zaion. Azkenean, gurpila aldatzen denbora asko galdu du eta ezin izan du karrera bukatu.
Ugaitz:78
Urko:80
Ametz: 92
Liher: 41
Aner: 101
Beñat: ez bukatu
Unax: 63
Darío: ez bukatu
