Andoaingo txirrindulari eskola

Kadeteak – Durango 2026-5-23

Xabat Martinen kronika:

Dario: Hasieran ondo joan da, baina lehenengo repetxoan postu asko galdu ditu. Taldetxo batekin bigarren igoeraraino iritsi da, baina jaitsieran aurretik kanporatu dute.
Unax: Pelotoiaren erdian atera eta bertan mantendu da 5 kilometrora arte. Une horretan eroriko bat egon da, bera ere erori egin da eta lasterketa utzi behar izan du.
Urko: Hasieran ez da ondo sentitu eta gainera ez zegoen ondo kokatuta. Igoeran goragalea izan du, gelditu egin da botaka egiteko, eta ondoren lautadan kanporatu dute.
Liher: Hasieran ondo kokatu da eta lehenengo igoera aurrean egin du. Gero pelotoiaren aurrean jarraitu du, baina bigarren igoeran aurreko txirrindulariak erori egin dira eta gelditu behar izan du. Pelotoira berriro sartzea asko kostatu zaio. Portuko azken aurreko errotondan gaizki sartu da, bakarrik geratu da eta portua bakarrik igo du. Azkenean, beste txirrindulari batekin batera iritsi da helmugara.
Ugaitz: Hasieran kostatu zaio pelotoian sartzea, baina azkenean nahiko ondo kokatzea lortu du. Lehenengo repetxoan beste batekin talka egin eta postu asko galdu ditu, nahiz eta gero berreskuratu. Repetxo bukaeran aurreko esfortzuagatik deskonektatu egin da eta talde batean joan da. Bigarren repetxoa Dariorekin batera igo du, baina gero kanporatu dituzte.
Aner: Hasieran ez zuen sentsazio onik. Repetxoan pixka bat atzean geratu da, baina pelotoia harrapatu du. Bigarren bueltan berriro ere atzean geratu da repetxoan eta ez du lortu pelotoian berriz sartzea. Azken igoeran hasi eta 110. postuan iritsi da helmugara.
BeƱat: Hasieran ez da ondo kokatu eta repetxoan oso atzetik sartu da. Repetxoa bukatzean atzean geratu da, gero taldeetara sartzen saiatu da baina ez du lortu pelotoira itzultzea. Azkenean, kanporatu egin dute.
Xabat: nahiko ondo kolokauta joan da. Azkeneko aldapan 3km-an grupotik geratu da eta beste batzuekin joan da 20 postua lortzuz.

Sailkapena

Argazkiak: Miren Blanco eta Emaitz Albizu