Andoaingo txirrindulari eskola

Kadeteak – Getxo 2025-5-25 Euskadiko txapelketa

Oinatz Arrutiren kronika:
Getxo, Euskadiko txapelketa.
50km.
Karrera gorra zen denbora guztian repetsoak zeudelako eta 35. kilometroan Pikea gainea igotze giñalako. Karreran hasieratik atake asko egon ziren baina ez zuen iñork aldegin. Ugaitz gaixo zegoenez arnasa artzea kosta egiten zitzion eta erretiratu egin behar izan zen. Lizar gaizki kolokatuta hasi zen baina repetso batzuk aguantatu eta gero halako batean ezin izan zuen pelotoiaren erritmoa eutsi eta atzeta geratu zen beranduxeago kaleratua izan arte. Markel ere ez zen ondo kolokatu eta denbora guztian pelotoiaren atzean joan zen baina ala ere ez zen asko atzeratu pelotoitik eta bukatzera zijoan baina kilometro gitxiren faltan bota egin zuten karreratik. Amets ere gaixo zegoen eta hortaz karrera guztian pelotoiean joan zen Pike-ko aldapa etorri zen arte, bertan ezin izan zuen erritmoa segi eta atzera geratu zen bakarrik eta handik metaraino kotxeen laguntzaz joan behar izan zuen. Xabatek ere karrera pelotoiaren erdian egin zuen oraindik ez baitzuen segurtasunik Gironan izandako erorikoaren ondoren, hala ere igoeran nahiko ondo kolokatu zen baina ala ere ez zuen lortu lehen taldearen erritmoa jarraitzea eta atzeko talde batean joan zen nirekin batera, kilometro gutxiren faltan aurrean geneukan grupo bat harrapatu genuen eta espriña jokatzeko aukera izan genuen bertakoekin. Luken hasieran ondo kolokatuta ibili zen eta momentu batean beste birekin metro batzuk hartu zituzten baina segituan harrapatu genituen, gero pelotoiaren erdian sartu zen eta igoeran bikiak igo zitzaizkion hortaz atzera geratu zen baina ala ere bukatzea lortu zuen. Ni karreran zehar pelotoiaren aurrealdean ibili nintzen atakeetara eta ateratzen, piskat atzeratu nintzen momentu batean aurrean korte bat egon zen eta 10-15 inguruko talde batek aldegin zuen, repetso batean harrapatzen saiatu nintzen baina ez nuen lortu, gero Pike igotzen gaizki kolokatuta hasi nintzen eta goran Xabatekin batera koronatu nuen, bertatik metara talde txiki batean joan giñen eta kilometro gutxi falta zirela talde handiagoko bat arrapatu eta espriña jokatu genuen.
Sailkapena: ni 42. Xabat 70. Amets 77. eta Luken 80.

Sailkapena