Skip to main content

Andoaingo txirrindulari eskola

Kadeteak – Murieta 2026-5-31

Dario Gomezen kronika:

Urko:
Hasieran gaizki kolokatua joan da eta indarrik ez zituen aurrea pasatzeko. Kurba batetik atera eta deskolgatu da, eta indarrik gabe segitzeko geratu da eta bota diote.

Unax:
Karrera osoa pelotoi erdian joan da eta azken bueltaren hasieran erorikoa egon da. Atzean geratu da baina pelotoian sartzea, taldetxo batekin sartzea lortu du eta esprinean ondo jokatu du.

Aner:
Sentsazio txarrekin atera da baina lehenengo bi bueltetan pelotoiarekin egin ditut eta hirugarren bueltan igoera ondoren pelotoia heltzea ez du lortu. Laugarren bueltan bota diote.

Liher:
Karrera osoa pelotoiaren aurrean egin du zailtasunik gabe. Erorikoa egon denean berak ez du arazorik izan, aurreko taldean geratu da eta esprinean postu ona lortu du.

Ugaitz:
Pelotoian joatea kostatu zaio eta bigarren bueltan deskolgatu da. Talde batekin buelta batzuk gehiago egitea lortu du baina azkenean bota diote.

Beñat:
Hasieratik ez du lortu pelotoian ondo sartzea eta kurbetan atzean geratzen zen. Bigarren bueltan bota diote.

Xabat:
Orokorrean ondo joan da baina pixka bat kostata. Erorikoa egon denean oina jarri eta denbora galdu du, baina gero postuak erremontatu ditu eta esprinean top 10ean sartzea lortu du.

Darío:
Karrera osoa ondo joan da baina kurbetan pixka bat atzean geratzen zen, baina pelotoian sartzea berriro lortzen zuen. Laugarren bueltan deskolgatu eta bosgarrenaren hasieran bota diote.

Emaitzak:
Urko: ez bukatu
Unax: 59
Aner: ez bukatu
Liher: 27
Ugaitz: ez bukatu
Beñat: ez bukatu
Xabat: 10
Darío: ez bukatu

Sailkapena

Argazkiak: Emaitz Albizu