Kadeteak - Oñati 2022-06-05

Markel Tamayoren kronika:
Oñati (69km)
Karrera lasai hasi da, eskapada saiakera asko egon dira, baina ez da sortu eskapadarik. Bergara iritsi baino lehenago Peru deskolgatu egin da eta ez du lortu berriz pelotoiean sartzea. Bergaratik bueltan, Ixiar, deskolgatu egin da eta ez du lortu elkartzea, Arrasate inguruan Txirrindulari batek eskapada bat egin du baina lehen aldapa eta gero harrapatu egin diete, lehen aldapan lehen taldea baino pixkat atzerago igo dut, besteak atzerago talde txiki batzuekin igo dute, jeistean Xabaten taldeak arrapatu didate, beraiekin jarraitu dut, bigarren aldapa baino lehen, Iratin taldea, Xabaten eta nere taldearekin elkartu da, bigarren aldapan gure taldea luzatu egin da, eta bi zatitan banatu da, Xabat, Irati eta ni talde berdinean bukatu dugu, Oihan eta Izaro atzerago bukatu dute.

Sailkapena:
1. Ander Otefi (Caja Rural)
2. Aritz Aranbarri (Atracciones Sanz)
3. Eñaut Urkaregi (Danena)
40. Xabat Zuriarrain (Andoaingo)
43. Irati Aranguren (Andoaingo)
47. Markel Tamayo (Andoaingo)
57. Oihan Mitxelena (Andoaingo)
62. Izaro Etxarri (Andoaingo)

Ziklokrosa

ZIKLOKROSA Argazki gehiago   Ziklokros denboraldia amaitzeko, Espainiako txapelketa besterik ez da gelditzen eta bertan

Irakurri »