Kadeteak – Segura 2025-5-3
Adur Alcalderen kronika:
Segura, 62km eta 773m-ko desnibela.
Karrera gogorra izan da desnibela eta beroa gaitik. Oinatz karrera hasieratik ondo kolokatuta joan da eta Atagoitiako 180 graduko birajea eta gero paroi haundi bat egon da eta alde egitea lortu du beste txirrindulari batekin. Bertatik Segurararaino joan da eta bueltan Lierni mendateko erdikaldean harrapatu eta ez zituenez indar asko karrera bukatzera joan da. Lizar karreran gaizki kolokatuta joan da, Segurako rotonda pasa eta gero posizioa galdu du eta eliminatu egin dute. Ugaitzek karrera ondo kolokatuta hasi du eta pixkanaka haurrera pasatzen hasi da baina Seguratik pasatzerakoan ez da ondo sentitu eta atzean geratu da, eliminatu egin duten arte. Xabat ondo kolokatuta egin du karrera guztia baina portabidonesa puskatu zaio eta oso ur gutxi edan du. Oinatz alde eginda zegoenean ere atake batzuetara atera da. Bi gauza hauengaitik Lierniko portuan taldetik atzera gelditu da. Lukenek karrera guztia ondo egin du, baina Lierni igotzean hastean bikiak igotzen hasi zaizkio eta ezin izan du ondo igo portua, taldetik geratzean beste hiru txirrindularirekin geratu da eta horiekin metaraino iritxi da. Ametsek karrera guztia ondo kolokatuta egin du, ataketa ateraz eta Lierniko portua aurrean pasa du baina Zerinekoan aurreko taldeak alde egin dio. Markelek karrera ondo kolokatuta hasi du baina Segura herritik pasatzean pixkanaka atzen gelditzen hasi da eta azkenean eliminatu egin dute. Nik karrrera ondo kolokatuta egin det ataketa ateraz baina Lierniko portuan atzean gelditu naiz eta atzeko talde batean iritxi naiz.
Azkenean: Amets p.14, Xabat p.26, Luken p.53 Oinatz p.59 eta Ni p.37