Andoaingo txirrindulari eskola

Kadeteak – Tafalla 2027-8-2

Luken Garmendiaren kronika:

Tafaila, 56km 600m-ko desnibela.

Hasiera ona izan genuen laurok, ondo kolokatuta atera giñen eta ondo hartu genuen posizioa. Salida eman ostean San Martin de Unx igotzen hasten giñen. Bertan oinatz lehenengo grupoan mantentzea lortu zuen ni ordea bigarren batean. Ugaitz igoeraren aurreko repetxo baten antzean gelditu zan baña igoerarako pelotoian sartzea lortu zun ta goraka ondo sentitzen zan arren 100 metroren faltan atzea geatu zan ta berakoan bota egin zuten. Lizar berriz igoera hasiera sentsazio onekin igo zuen baña 1km-ren faltan pelotoitik deskolgatu ta igoera gañera iritsitakoan bota egin zuten. Haizea zela eta oso zaila zen posizioa mantentzea eta eskapadarik ere ezin izan zen sortu. Oinatz eta ni nahiko aurrean posizionatu behar izan giñen mozketek ez harrapa gintzaten, hala ere Oinatz Tafaila aurretik atakatzen sahiatu zen. Artajona pasata bigarren igoera hasten genuen eta bertan oso erritmo altu jarri zutenez pelotoi osoa puskatu egin zen. Igoera pasatuta talde txiki batean geratu giñen Oinatz eta biak beste birekin batera. Bertan gure arteko ulermena urria ikusita atakatzea autatu nuen eta bakarrik iritsi nintzen. Oinatzek taldean jarraitu zuen eta espriñera itxoin zuen, non irabaztea lortu zuen.

Azkenin Oinatz 43 eta ni 42.

Sailkapena