Skip to main content

Andoaingo txirrindulari eskola

Kadeteak – Txuma memoriala 2026-6-26/28

Asteburu honetan Bizkaian ospatzen den Txuma memorialean izan dira gure talde kadeteko txirrindulariak, Liher Albizu, Ugaitz Tejeria, Xabat Matin eta Unax Guisado.
Hemeb beraien kronikak eta sailkapenak.

  1. etapa
    Liher Albizuren kronika:

    Leioa, 56km eta 910m desnibela

    Unax: Salidan posizioak galdu ditu eta pelotoiaren atzealdean mantentzea kosta zaio, gero deskolgatu egin da eta 30.kman bota egin dute.

    Ugaitz: Hasieran ondo kokatu da, baina gero pelotoiaren atzealdean kokatu da. Igoera ondo hasi du, baina atzean gelditu da eta goraka grupp batean sartu da. Beraka grupoa atzean utzi du eta bota egin dute.

    Liher: Hasieran erdialdean kokatu da eta subidan postuak galdu ditu, aldapa behera pelotoiaren aurrealdean sartu da eta hor mantendu da, gero, subidan atzean gelditu da eta 34.kman bota egin dute.

    Xabat: Hasieratik ondo kokatu da eta atake bat egin du baino harrapatu egin dituzte. Azkeneko subidan pixkat atzea gelditu da, baina gero lehenengo grupoa harrapatu du, gero, meta baino lehenagoko jetsieran beste batekin engantsatu da eta pixkat atzera gelditu da. Azkenean esprinarako ez zezkan indar asko era 22. Postua lortu du.

  2. etapa
    Ugaitz Tejeriaren kronika:

    Txuma 2. etapa: Berango 65 km eta 870 m desnibel

    Unax: Irteeran ez da ondo kokatu eta hainbat postu galdu ditu. Pelotoiaren atzealdean mantendu da, baina pixkanaka atzeratzen joan da. Ondoren, talde batekin pelotoira itzultzen saiatu da, baina ez dute lortu. 30. kilometroan lasterketatik kanpo geratu da.

    Liher: Hasieran kosta egin zaio kokatzea, baina gero aurreko postuetan jarri da. Igoeran atzera geratu da, baina pelotoira itzultzea lortu du. Handik gutxira berriro atzean geratu da beste hiru txirrindularirekin, eta elkarrekin aurretik zihoan talde bat harrapatu dute. Helmugatik 3 kilometrora erasoa jo du, baina azken bihurgunean beste bi txirrindularik harrapatu dute. Esprintean 2. postuan amaitu du.

    Xabat: Hasieran kosta egin zaio kokatzea, baina gero ondo kokatu da. Igoeran atzera geratu da eta bigarren taldean iritsi da helmugara, 41. postua lortuz.

    Ugaitz: Hasieran kosta egin zaio kokatzea. Lehen aldapan pixka bat atzera geratu da, baina pelotoian berriro sartzea lortu du. Gero berriz ere atzean geratu da; talde batek harrapatu du eta haiekin jarraitu du. Azkenean, lasterketatik kanpo geratu da.

  3. etapa:
    Xabat Martinen kronika:

    TXUMAKO 3. etapa/ ERANDIO
    60km eta 1047m-ko desnibela.

    Unax: Hasieran pelotoiaren aurrean zihoan, baina 9. kilometroan izandako eroriko baten ondorioz hanka lurrean jarri behar izan du ez erortzeko. Horren ondorioz denbora asko galdu du, taldetik deskolgatu da eta, azkenean, lasterketaren erdian bota egin dute.

    Liher: Hasieran ez du lortu aurrean kokatzea eta lehen repetxoan talde batekin geratu da. Igoeretan aurreko taldeak harrapatzen joan da, baina azken pikean ezin izan dio erritmoari eutsi eta metro batzuk galdu ditu. Jaitsieran ez du taldea harrapatu, baina hainbat txirrindulari aurreratu ditu, eta esprintean iritsi da 64. postua lortuz.

    Ugaitz: Hasieran ondo kokatuta joan da, baina lehen repetxoan atzerago geratu da. Gero, aldapa gogorrenean ere atzean geratu da, eta handik aurrera talde batekin egon da baina gero bota egin diete.

    Xabat: karreran zehar ondo kolokatuta joan da eta azken repetxoan belgikar batekin joan da. Erreleboka joan dira pikeraino, belgikarra pixkat joan egin da eta Xabat nahiko erritmu onean igo du pikea gero metako bidean belgikarra aurreratu du eta helmugara bakarrik iritsi da p30 lortuz.

Sailkapena 1. etapa
Sailkapena 2. etapa
Sailkapena 3. etapa

Argazkiak: Emaitz Albizu