Kadeteak – Zumaia 2025-7-12

Oinatz Arrutiren kronika:
Zumaia: 57 km eta 500m-ko desnibela.
Karreran 3 bira ematen genizkion zirkuitu bati, oso azkar juntzan eta ondorioz ez zen eskapadarik egin ia.
Lizar gaizki kolokatuta hasi zen eta lehen birako Iraetako repetsoan atzera geratu zen eta Zumaira iristear zela kaleratu egin zuten.
Ugaitz pelotoiaren erdialdean hasi zen baina beranduxeago eroriko batengatik moztuta geratu eta ezin izan zuen pelotoian sartu berriz eta kaleratua izan zen. Amets pelotoiaren aurre aldean zebilen baiña pintsazo batek karreratik kanpo utzi zuen ezin izan baitzuen pelotoira itzuli. Unax ez zen ibili ondo kolokatuta eta Iraetako repetsoan atzera geratu zen eta beranduago kaleratua izan zen. Luken lehen biran ez zen ibili oso ondo baina bigarren biratik aurrera sentsazio obeak izan zituen eta atakeetara ateratzen ibili zen eta eskapada batean ere sartu zen baina azkar harrapatu zuen pelotoiak, azken igoeran lehen hasi zen baina ezin izan zuen erritmoari eutsi eta atzera geratu zen. Horrela metaraino joan zen bakarrik. Xabat karrera guztian ondo kolokatuta ibili zen eta ataketara ere atera zen, aldegitea ere lortu zuen beste batzuekin baina ez zuten asko irauten eskapada hoiek, azken igoeran ere aurrekoei eutsi zien baina espriñean eroriko bat izan zen eta ezin izan zuen esprintatu. Ni ere karreran zehar aurrean ibili nintzen eta atake batzuetara ere irten nintzen. Azken bueltako igoera ere ondo pasa nuen lehen grupoan. Espriñean ni ere kaidarengatik ezin izan nuen esprintatu eta lehen taldearen atzekaldean sartu nintzen.
Sailkapena ➡ Luken 111. Xabat 19. eta ni 27.
