Kadeteak - Zumaia 2025-5-9
Ugaitz Tejeriaren kronika:
Zumaia: 55 kilometro eta 520 metroko desnibela.
Dario: Sentsazio onekin hasi da, eta lehenengo bi bueltak pelotoiaren aurrean egin ditu. Bigarren bueltako igoeran, ordea, erori egin da eta denbora asko galdu duenez, bota egin diote.
Ametz: Sentsazio txarrekin hasi da, baina atake batean sartu da. Ondoren geratu egin da, baina pelotoian sartzea lortu du. Gero berriz geratu da, eta bota egin diote.
Liher: Hasieran ondo kokatuta joan da, eta bigarrenean ere bai, baina Zumaiako pasabidean atzera geratu da. Hirugarren bueltan erruedako erradioa puskatu zaio eta geratu egin behar izan du. Denbora asko galdu duen arren, errekuperatzea lortu du.
Urko: Hasieran gaizki kokatuta joan da, ez zelako ondo sentitzen. Bigarren bueltan atake batean atera da, baina inor ez da joan berarekin. Igoera hasi aurreko errepetxoan eroriko batek atzean utzi du, eta ez du pelotoira sartzea lortu. Azken buelta kotxeen tartean egin du, atzera geratzen ari zela, Liherrek harrapatu du eta berarekin joan da helmugaraino.
Xabat: Karrera guztian pelotoiaren aurrean joan da. Bigarren bueltan, igoeran, korte bat egin da eta gero korte hori harrapatzera joan da. Azkenean, esprintean 3. postua lortu du.
Beñat: Ez du ondo kokatzea lortu, eta rotondetan pelotoiaren atzean joan da. Igoera baino lehen geratu egin da, eta azkenean bota egin diote.
Aner: Hasieran ondo kokatu da, eta lehen igoera pelotoian pasa du. Bigarren bueltan pixka bat atzera geratu da, baina sartzea lortu du. Buelta honetako igoeran berriz atzera geratu da; kotxeen tartean joaten saiatu da, baina Zumaia pasata bota egin diote.
Lexar: Irteeran gaizki atera da eta ez du pelotoia harrapatzea lortu; ondorioz, karreratik bota dute.
Ugaitz: Irteeran ataskatuta geratu da, baina gero posizio ona hartzea lortu du. Atake batean atera da, baina harrapatu egin dute, eta pelotoian joan da. Lehen igoera ondo egin du, eta bigarren bueltako Zumaiako pasabidea nahiko lasai egin du. Ondoren, berriz aurrean posizionatu da, baina igoera baino lehenagoko errepetxoan eroriko bat egon da bere aurrean, eta atzera geratu da. Gero, Urkorekin batera pelotoian sartzea lortu du. Igoeraren azken zatian bola igo zaio eta pelotoitik geratu egin da. Kotxeen tartean joan da ahal zuena egiten, baina azkenean geratu egin behar izan du minarengatik, eta bota egin diote.
Sailkapena:
Xabat: 3. 🥉
Urko: 81.
Liher: 83.
Argazkiak: Emaitz Albizu








