Andoaingo txirrindulari eskola

Neskak – Beasain 2025-3-23 (Espainiako kopa)

Gaur Beasainen ospatu da Espainiako kopako bigarren proba, Lehendabizi Juniorrak parte hartu dute, Beasaindik irten, Ormaiztegi, Lierni, Mutiloa, Olaberria, Beasain, bi itzuli. 
Lierniko Lehen igoeran tropela luzatu egin da eta Seguratik talde txiki ugari pasa dira, hortik aurrera taldetxo batzuek bat egin dute baina hala ere oso luze zihoan tropela. 
Helmugan Irati izan da seikote batean azkarrena eta sprinean bera izan da garaile. Ondoren beste tropeltxo batean Intza Del Teso sartu da eta atzerago Nahia Garcia eta Izaro Etxarri.
Eguerdian kadeteak izan dute lasterketa, bertan Maddi Ormazabal eta Olaia Gayoso.
Hauek itzuli bat eman behar zioten Lierni eta Olaberriako zirkuituari, Olaia atzera geratu da Lierni pasa ondoren eta ezin izan du lasterketa amaitu eta Maddi nahiko atzean baina lasterketa amaitu du, kadeteak lehen urtekoak dira eta oraindik ikasi egin behar dute tropelean ondo joaten, ikasiko dute. Animo guztiei!
Kadete mailan Maddi 91.postuan sailkatu da.
Junior mailan Irati lehena izan da, Intza 24., Nahia 31. eta Izaro 38.
Sailkapena

Argazkiak