Andoaingo txirrindulari eskola

Neskak – Betanzos eta Pontevedra (Espainiako kopa)

Asteburu ona taldearentzako, Zestoan Oinatz Arruti bigarren postuan sailkatu da, neskak Galizian izan dira eta bi lasterketa izan dituzte, Betanzos eta Pontevedra, Betanzosen Irati Aranguren bostgarren izan da, Izaro Etxarri eta Intza Del Teso talde nagusian sartu dira oso lan ona eginda eta Nahia Garciak zulatua izan du baño lasterketa ona egin ondoren lortu du amaitzea.
Pontevedran Irati izan da garaile zortzikote batean izandako sprinean eta bezperan galdutako kopako elastikoa berreskuratu du, Intza eta Izaro talde nagusian sartu dira eta Nahia bigarren taldean.
Galiziko bidaia borobila izan da.
Horrez gain, Eñaut Urkaregi, Danenako juniorrak irabazi zuen larunbatean Deban.

Sailkapena Betanzos
Sailkapena Pontevedra

Unai Garciak grabatutako bideoak.